Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:54 am,
temperature icon 8°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Durangoko Tabira Musika Bandak ‘Queen’ taldea omenduko du Madalenako jaietan bihar egingo duten kontzertuan

Udane Rodriguez

Bihar, uztailaren 22an, Durangoko Plateruen plazan arratsaldeko 19:00tan kontzertua eskainiko du Tabira Musika Bandak, Luis Orduña Ridruejoren zuzendaritzapean. Ikasturte honeri bukaera emateko, Tabira Musika Bandak Madalenetako kontzertu berezia prestatu du. Oraingo honetan Pablo Líquido abeslari bikainak jardungo du bandak lagunduta, Queen talde mitikoa ardatz hartuta euren kantarik ezagunenak joko eta kantatuko ditugu. 

20180719_211812 (1)

Pablo Gortari Arrizabalaga, Pablo Líquido izen artistikoarekin ezagutzen dena, Iruñako musikari, konpositore, aktore, abeslari eta showmana da. 90. hamarkada guztian kantu liriko eta modernoko (Bartzelona), Arte dramatikoko (interpretazioa) eta soinu profesionaleko (Manresa) formakuntza jaso zuen, zeinetan profesional bezala jardun zuen antzerkian eta soinu profesionalean. 1999an hasi zuen Pablo Líquido bezala bira, etenik gabe, gaur egunera arte 1600 kontzertu eskaini ditu.

Musika modernoaren zale amorratua, 50.hamarkadako swing eta jazzarena zein 90eko rock eta metalarena, bere debozio handiena Queen da eta bere erlijioa berriz agertokia da.

Beraz gurekin arratsalde rockeroa pasatu nahi baduzue gonbidatuta zaudete Madalena auzora ¡que no tiene rival!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu