Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:15 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Elorrioko Txintxirri Ikastola, 50 urte bidea zabaltzen

Elorrioko Txintxirri Ikastolak hainbat ekimen garatu ditu urtarriletik ekainera bitartean bere 50. urteurrena ospatzeko eta sortzaileak omentzeko. Bukatzeko, urteurreneko web orri berezi bat abian jarri da.

Sin título-1

Aurten Elorrioko Txintxirri Ikastolak 50 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, ehundaka herritar, lagun, ikasle ohi eta familiekin hainbat eta hainbat ekimen garatu dituzte urtarrila eta ekaina bitartean.

Sortzaileei omenaldia egin genien urtarrilean; ikastolako ateak zabaldu genituen argazki erakusketa egiteko eta antzina ikasle izandakoek berriro ikastola bisitatzeko aukera izan zezaten; bertso afaria ere egin genuen handik gutxira Maialen Lujanbio txapeldunarekin eta Igor Elortzarekin; Garamendi’tar Agustin Musika Eskolak urteurrenerako beren-beregi egin zigun abesti alaia, Ikastolako bertso eskolako ikasleek eginiko hitzei doinua jarrita, eta guraso, irakasle, ikasle eta lagunekin grabatu eta bideoklipa ere egin dute; egun osoko jaialdia ere egin duteElorrioko plazan urteurrena amaitzeko.

· Web orri berezi bat · Atsedenik gabeko hilabeteak izan dituzte zalantzarik gabe, atsedenik gabekoak izan ziren moduan ikastolaren hastapenak eta ordutik gaurko egunera bitartean igarotako urte guztiak. Ibilbide oparo horren laburpen moduan web orri berezi bat egin dute urteurrena bukatzeko. Web orri horretan hainbat bideo ipini dute, ikastolako sortzaileei eta ibilbide guztian zehar izandako irakasle, langile, ikasle eta gurasoei eginiko elkarrizketak jaso dituzte bertan eta baita urte hauetako argazkiak ere.

Era berean, ikasleek Elorrioko plazan ekainaren 2an eginiko ikuskizunen bideoak ere bertan daude. Opor sasoian lasai ikusi eta gozatzeko web orria, beraz. Bertara sartzeko helbidea hauxe duzue: https://50urte.elorriokoikastola.eus/ Bestela ere, beraien web orri nagusian ere leiho berezia daukazue bertara sartzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu