Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:36 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Abadiñoko Udalak berriro martxan jarriko du irailean herritarren harremantzeko ‘WhatsApp’ zerbitzua

· Erabiltzaile zahar eta berriei zerbitzuan alta hartzeko eskatu zaie

Abadiñoko Udalak berriro martxan jarriko du datorren irailean herritarrekin «WhatsApp» bidez komunikatzeko aukera, hasieran sortu zen taldea luzaroan egon ondoren erabili ezinik arrazoi teknikoengatik, alkateak esan duenez. WhatsApp taldearen bidez herritarrek aukera izango dute Udalari jakinarazteko edozein gorabehera, hasi bonbila erre batetik eta gauza larriagoetaraino, eta Udalak herritarrei helarazi ahal izango dizkie herriarekin zerikusia duten argazkiak eta bideoak eta herriari buruzko Udal informazioa.

Abadiño IBAN GORRITI 03

Udalaren mezuak mugikorrean jaso ahal izateko, hala erabiltzaile zaharrek nola berriek alta hartu behar dute. Horretarako, «Whatsapp» aplikazioa izan behar dute mugikorrean, eta gero agendan sartu behar dute 688699361 zenbakia eta Infoabadiño izena. Behin datu horiek gordeta, «Whatsapp» bat bidali behar dute goian esandako zenbakira Infoabadiño hitzarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu