Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:59 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Elorrioko EAJ-PNVk Joseba Mujika Sarasketa aukeratu du berriz alkatetza berreskuratzeari ekiteko

Ia zortzi urte zinegotzi lanetan eman ondoren, hautagaiak baieztatu duenez udal politikan “inprobisazioak ez dauka lekurik”, eta “epe ertain-luzerako planifikazioa” aldarrikatu du “gure udalerriaren etorkizunerako ezinbestekoa delako”.

JOSEBA MUJIKA

Joseba Mujika. PHOTO. Mugalari

Elorrioko EAJ-PNVk aukeratua du hautagaia alkatetza berreskuratzeko bideari ekiteko. Joseba Mujika Sarasketa “harro eta ilusioz beteta” sentitzen da Elorrioko talde jeltzaleak hurrengo maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako zerrendaburu izendatu ondoren, “nire herriaren alde lan egiteko aukera eman zaidalako”. Mujikak adierazi duenez “nire lehentasuna dira elorrioarrak, nire herrikideak. Gaur egungo beharrizanak ezagun ditut eta nire asmoa da horiei erantzuna emateari ekitea. Elorrio ez litzateke berdina izango bere kaleetatik dabiltzan pertsonarik gabe, egunero negozioak martxan jartzen dituzten herrikiderik gabe, parkeetan jolasten diren neska eta mutikorik gabe”, azaldu du.

Eta, hori dena, Mujikak egingo du zinegotzi lanetan eman dituen zortzi urteek ematen dioten eskarmentuaz baliatuta. 2011an herriko alkateordea izan zen eta bere eskuetatik igaro ziren udalerrian garatu diren proiektu estrategiko guztiak, besteak beste “kanpoko igerilekuak, Ibarrako zubia, Lourdes etorbideko berrurbanizazio lanak, Esteibarlandako jolas parke estalia, ikastetxe publikoko fatxada berria, Montorrako orubeen prestaketa, Argiñetako proiektu turistikoa eta Kirolaren Plan Estrategikoa”. Eta, oposiziotik ere, gobernu jardunaren kontrol zorrotza eginez, kritika eraikitzailearen alde eginez eta zerbitzu publikoak hobetzeko, garapen ekonomikoa bultzatzeko eta langabezia murrizteko ekarpenak eginez eta azpiegitura eta auzoen aldeko apustu sendoa eginez.

· Inprobisazioak · Joseba Mujikak uste osoa dauka epe ertain-luzerako planifikatzea guztiz funtsezkoa dela herri batentzat, eta gaineratu du inprobisazioak ez dakarrela gauza onik. Zentzu berean, gaur egungo gobernu taldea kritikatu du “Elorriorentzako proiektu seriorik ez duelako”. “Elorrioko bizitza kalitatea oso ona da baina laguntza soziala bultzatzen jarraitu behar dugu, lanpostu berriak sortzea bultzatuz eta auzoen aldeko lan erabakigarria eginez”. Alkategaiak aurreratu du EAJ-PNVk bultzatuko duela Fytasa empresa zegoen orubean kiroldegi berria egitea. “Proiektu hori EAJ-PNVk eta EH Biluk gure hauteskunde egitasmoetan eraman genuen eta gobernu taldeak garatu gabe utzi du”. Era berean egingo dute “gaur egun erabilerarik ez duten industrialdeak berreskuratzeko lana”, azaldu du.

Joseba Mujika Sarasketak 45 urte ditu, ezkonduta dago eta bi semeren aita da. Zuzenbidean lizentziatua da eta, horrez gain, aditua da Kudeaketa publikoan eta Hirigintzan, eta uste osoa jarrita dauka gobernu publikoaren formula berrietan, orain arte bailatu direnak baino formula kolaboratiboagoetan, hain zuzen, hiritarren parte hartzera irekiak, gardenak, datuak argi eta garbi argitaratzea aurreikusten dutenak, emaitzen arabera neurgarriak, hau da, aldian aldian eta era sistematizatuan kontuak ematea aurreikusten dutenak. Maite du txirringan ibiltzea eta mendira joatea eta bere denbora librea familiarekin egoteko aprobetxatzen du. Elorriko Udalean egiten duen lana uztartzen du Gipuzkoako Foru Aldundian daukan lanpostuarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu