Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:51 am,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Euskera klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egin beharko dituzte diru-laguntzak eskariak

· Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan

 Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2017-2018 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea (2018ko irailekoak barne)  irailaren 3tik 28ra izango da, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez.

EUSKARA_BIZI_2_logoa

Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NAren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren agiria,  euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia.

Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia  izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Kasu horretan, matrikularen %75ekoa  da diru-laguntza.  Eskola guztietara joanez gero %100 berreskura daiteke. Iaz 30 herritar izan ziren Udalaren babes ekonomikoa  jaso zutenak, denera 6.428,56 euro.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu