Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:07 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

20 ikuskizun baino gehiago Durangoko San Agustineko 2018ko udazkeneko egitarauan

BANNER SAN AGUSTIN

Gaur goizean Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Arantza Arrazola San Agustin Kultur Guneko koordinatzaileak San Agustin Kultur Guneko 2018ko udazkeneko programa aurkeztu dute. Irailaren 23tik abenduaren 30era guztira 21 ikuskizun ospatuko dira 17 konpainiaren eskutik. Programazioa era askotarikoa (antzerkia, dantza, musika eta zirkoa) eta publiko guztiari zuzenduta dago.

SAN AGUSTIN

Ikus-entzuleek, beste batzuen artean Rezagados bezalako estreinaldia, nazioarteko mailako magia ikuskizuna edota urtero Birminghamen egiten den Be Festival antzerki festibalaren barruan eskainiko diren Europako urteko hiru lanik aipagarrienaz gozatzeko aukera izango dute.

agustin

Irigoras eta Arrazola. ARGAZKIA. Durangoko Udala

Halaber, lau hilabete hauetan zehar, San Agustin Kulturgunean XXIX Hamabostaldi Musikala edota familiei zuzendutako ikuskizunak eskainiko dira, azken haun artean nabarmantzekoa da haurrei zuzendutako “Max Txikia Arena en los bolsillos”. Ekintzaz beteriko Durangoko Azoka edota Gabonetako Zirkoa ere ez dira faltako. Aurten gainera, aurreko edizioetan lortutako arrakasta ikusita, zirkoa 4 egunetan zehar egingo da, abenduak   27, 28, 29 eta 30, alegia.

Hona hemen, egitarau osoa. Begiratu, deskargatu, gozatu!: 

https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2018/09/Programa_2018_sept_dic.pdf

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu