Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:39 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Águeda Larrazabal getxoztarraren lanak irabazi du 2018ko San Fausto jaietako kartel lehiaketa

Durangoko Udalak, Kutura sailaren bitartez, hurrengo San Fausto jaietako kartel irabazlearen izena eman du ezagutzera gaur. Águeda Larrazabal getxoztarraren “Guztiontzako jaiak eraikitzen” kartelak irabazi du aurtengo lehiaketa.

Guztira 30 kartel aurkeztu dira eta bere diseinuak botoen %38,3a jaso du. Botoa emateko interesa izan duten pertsonek, Durangoko Udalaren web orrialdearen bitartez edota presentzialki Landako 2n botoa emateko aukera izan dute.

Iker Oceja, Durangoko udaleko jaietako zinegotzi ordezkari eta jai batzordeko presidenteak, 2018ko San Faustoetako kartel irabazlearen autoreak eta aurtengo txupineroek agerraldi bat eskainiko dute. Aurkezpena asteartean izango da, irailak 18, arratsaldeko 14:00etan Durangoko Udaletxeko pleno aretoan.

kartel2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu