Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:10 am,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Izurtza trafikoaren arazoari konponbideak eskatzeko mobilizatuko da

Izurtzako Udala

Urte asko dira Izurtzako herritarrok, BI-623 errepideak gure herritik pasatzerakoan eragindako efektuak jasaten ditugula. Airearen kutsadura eta kutsadura akustikoa, herria bitan zatitzea edo errepidean baimendutako abiadura gaindituz dabiltzan ibilgailuen (asko astunak) tasa altuak, sortzen duten segurtasunik eza dira efektu horietako batzuk.

Izurtza Iban Gorriti 2

Udaletxetik sarritan eskatu dira, baita inoiz eskaini ere, egoera konpontzeko edo hobetzeko aukerak. Momentuz, ez dugu arazoan eskumena duten erakundeengandik inolako konponbiderik jaso.

Hau dela eta, udaletxeak, mugikortasun-astearekin kointzidituz, gaiaren inguruko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainak helburu bikoitza dauka. Alde batetik, errepidearen erabiltzaileei, bide segurtasunarengan eta herritarrengan pentsatuz, abiadura mugak errespeta ditzatela eskatzea. Eta beste aldetik, konponbidean eskumena duten erakunde guztiei mezua bidaltzea gure egoera hobetzeko neurriak har ditzaten.

Honela, udalak herri bilera egin du astearte honetan, irailaren 18an. 20 bat herritar bildu dira eta denek gogo honez hartu dute kanpaina eta ekimenari beraien laguntza eman diote. Momentuz, kale-argi batzuetan mezu desberdinak dituzten kartelak jarri dira eta etxeetako balkoi eta leihoetan jartzeko banderak banadu zaizkie bilerara gerturatutakoei. Bildutakoek konponbideak eskatzeko eta lortzeko martxan jartzea beharrezkoa dela ikusi dute eta horretarako berriro biltzeko eta lan egiteko konpromezua hartu dute.

Udal honek lanean jarraituko du hainbeste arduratzen gaituen arazo honi irtenbidea emateko eta nola ez, bere babes eta laguntza guztia eskaintzen dio lanerako prest agertu den herritar talde horri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu