Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:32 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

TXISTU EGUNA AMOREBIETAN · Bost txistu banda izango dira larunbatean egingo den edizio berri honetako partehartzaileak

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 22an izango da. Aurten Txistu Egunaren XVIII. edizioa betetzen da.

txistu eguna

Udazken Txistulari Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta herriko bizitzan uztartzea nahi da. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen da eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten da.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen da, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek eta kantariek parte hartzen dute.

Txistu Egunaren helburua herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskeintzea da. Herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea.

Horretarako datorren irailaren 22an 5 txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean.

Honexek izango dira:

  • Eibarko Usartza Txistulari Taldea
  • Gasteizko Adurtza Txistulari Taldea
  • Bermeoko Kankinkabara Txistulari Taldea
  • Durangoko Jaizale Txistulari Taldea
  • Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldea

Egitaraua hauxe izango da:

17:00.- Txistu talde bakoitzak herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana,Zubibitarte, Zubipunte,  Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi

18:00.- Talde guztien kalejira herritik zehar: Zelaieta Zentroa, Udaletxera  San Pedro kaletik, San Miguel, Gernika Plaza (kontzertua), Andra Mari Plaza  (kontzertua), Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara (kontzertua), Venecia (kontzertua), Harrison (kontzertua), Luis Urrengoetxea, Euskal Herria Plaza (kontzertua) eta Kalbario Plaza (kontzertua).

Azpimarratzekoa da Txistu Eguneko taldeek Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dutela, bertara arratsaldeko 19:00etan joango diralarik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu