Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
7:37 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Durangoko Udalak adinekoentzako 17 ikastaro eskainiko ditu, 500 lagun ingururentzat

Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza arloak 17 ikastaro prestatu ditu, herriko adinekoei zuzendutako jardueren egitarauan; 500 plaza inguru egongo dira ikastaroetan.

cabina aire durango IBAN

Arloko zinegotzi arduradunak, Pilar Riosek, azaldu duenez, “egitarau anitz honen bidez, zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatu gura dugu, eta gure nagusiei lagundu gura diegu euren aisialdia egoki kudeatzen eta menpekotasun egoerak ahalik eta gehien atzeratzen”.

Ikastaroen eskaintza bi multzo handitan dago banatuta: zahartze aktiborako programa eta informatika ikastaroak.

Zahartze aktiborako programaren baitan, hainbat ikastaro daude: psikomotrizitate ikastaroa, memoria entrenatzekoa, buru argientzako erronka, irakurmena eta idazkera hobetzeko tailerra eta irakurketa errezaren ingurukoa, bidaiatzeko ingeles ikastaroa, antzerkia, xakea, gorputz-posturen orekarako gimmasia, antsietatea kontrolatzeko ikastaroa, ongizate emozionala eta fisikoa hobetzeko ikastaroa, erorketak prebenitzeko tailerra, eta osasuna zaintzeko ikastaroa.

2018 09 17

INFORMATIKA · Informatikako multzoan ere eskaintza zabala dago: hasierako mailako ikastaroa, tresna ofimatikoak, eta Googleko tresnak ikasteko aukera egongo da, bai mugikorrean bai tabletean.

Bi multzo horiez gain, entretenimendurako beste proposamen batzuk ere badauzka egitarauak: puntu-lanak, bi makulurekin lagundutako ibilaldiak, dantza, eskulanak eta ipuin kontaketak. Izena emateko azken eguna irailaren 25a izango da, eta Adinekoen Udal Egoitzan egongo da horretarako aukera (Astarloa kalea, 1-2.solairua).

ZAINDU · Horrez gain, adinekoen egoitzak pertsona nagusiei laguntasuna emateko boluntario zerbitzua eta zaintzaileei laguntzeko Zaindu programa eskaintzen ditu. Gainera, Gizarte Ekintza arloak lankidetzan jarraitzen du Bizidun elkartearekin, Esperientzia Instituaren arduradunarekin.

Riosek Durangoko adinekoen kolektiboari buruzko ezaugarri batzuk nabarmendu ditu: “Oso heterogeneoa da eta beharrizan eta eskari anitzak daude. Azken urteotan asko hazi da 80 urtetik gorakoen kopurua, eta gehienak emakumeak dira. Gainera, adineko asko bakarrik bizi dira. Horren eraginez, kolektibo hauskor edo zaurgarria da, eta babes-neurriak hartu behar ditugu bakardade egoerak hautemateko eta laguntzeko, edo gaixotasun fisiko edo mentalei aurre egiteko”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu