Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
12:32 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Durangaldeko elikadura estrategiaren oinarriak jartzeko plana abiatu du Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak

durangaldea_17_08_2016_9_58_20

Durangaldeko Elikadura Plan Estrategikoa osatzeko prozesua abiatu du Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, eskualdeko eragile ezberdinekin elkarlanean. Irailetik abendura bitartean idatziko da plana eta etorkizuneko gidalerroak ezartzeko oinarriak jartzea da bere asmoa. Helburua, berriz, elikadura osasuntsu eta iraunkorra balio komun garrantzitsu moduan errotu eta horren bitartez aldaketa esanguratsuak sustatzea da, landa lurraren erabileratik hasi eta kontsumoraino, bidean enpleguan, merkataritzan, gastronomian, ondarean, ekonomian eta ehun ekonomikoan eraginez.

Egitasmo honen bitartez Durangaldeak bere burua munduko hainbat hiri eta eskualdeen bidean jarri nahi du (horien artean Gasteiz). Izan ere, Durangaldeak, paregabeko ezaugarriak ditu iraunkortasunaren bidean urrats berriak emateko, dela bere herritar eta organizazioen arduragatik, dela bere inguru natural aberatsagatik.

Plan estrategikoaren diseinuan aldagai sozioekonomikoak eta joera berriak aztertuko dira. Horrez gain, zentralitatea izango du arloko eta eskualdeko eragile ezberdinekin aurrera eramango den parte hartze prozesuak. Horretarako, foro ezberdinak egituratu ditu Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak.

Dokumentua koordinatzeko eta idazteko ardura, berriz Elhuyar aholkularitzak, Gaindegia behategiak eta Sorland komunikazio agentziak izango dute. Hiru erakunde hauek elkarlanean aurkeztutako proiektuak eskuratu zuen puntuazio altuena Landa Garapenerako Alkarteak egindako hautaketa prozesuan.

Planaren helburu zehatzak · Elikadura Plan Estrategikoak elikadura katearen egungo egoeraz, indar-guneak eta ahul-guneak antzemango ditu, bai eta etorkizuneko joerarik nabarmenenak ere. Aipatu bezala, eragin nahi den aldaketa nagusia kontsumitzaileak elikadura osasuntsu eta iraunkorraren aldeko hautu eraginkorra egitea da, eta helburu horrek bidenabar beste inpaktu edo emaitza batzuk betetzeko bidean jarriko du eskualdea, hala nola:

  • Autohornikuntza maila handitzea, eskualdeko zein inguruko produktuekin.
  • Produktu eskaintza asegarria eta erakargarria izatera heltzea.
  • Merkaturatze zirkuituetan bertako produktuaren presentzia indartzea, besteak beste, merkaturatze puntuak eta merkadoteknia indartuz.
  • Produktore kopurua handitzea eta horrekin batera sektorea gaztetzea, formazioa indartuz, lan baldintzak hobetuz, eta ustiapenen bideragarritasuna sendotuz.
  • Eta, horrekin batera Durangaldeko baserrri ingurua biziberritzea.

Esandako guztiaren adibide da irailean bertan Durangaldeko Elikadura Mahaia abian jarri izana edo “Berton Bertokoa” moduko ekimenekin ikastetxeetako jangelak bertako produktuz hornitzeko koordinazio lanak hasi izana.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu