Elorriok badu dagoeneko auto elektrikoak kargatzeko puntu publikoa

Dagoeneko martxan dago auto elektrikoentzako Elorrioko errekarga puntua. Mugikortasun jasangarria sustatu eta auto elektrikoen erabiltzaileen beharrak asetu asmoz, Elorrioko Udalak duela hilabete batzuk erabaki zuen mota horretako karga puntua instalatzea herrian. IBIL- ekin batera burutu du proiektua, auto elektrikoen errekargan aditua den enpresarekin, hain zuzen.

IMG_5317 copia

Puntu hau Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan dago kokatuta, eta eskuragarri dagoen eredua Ibilbox200x2 izenekoa da. Aipatutako terminal hau “aldibereko bitoma”koa da, hau da, bi toma ezberdin eskaintzen ditu, bi auto batera kargatu ahal izateko. Toma bakoitzak 7,4 kW-ko potentzia dauka, eta konektorea Mennekes motakoa da.

Autoa puntu honetan kargatzeko, nahikoa da IBIL-ek Android edo iOS sistemetan eskaintzen duen mugikorrerako aplikazioa deskargatzea, kreditu txartelaren datuak gehitzea eta Elorrioko puntua aukeratzea. Prozesua egiteko ez da beharko erabiltzailearen aldetik inolako kontraturik. Gainera, IBIL-ek eskaintzen duen energia berriztagarria da %100ean.

“Elorrioren jasangarritasunak arduratzen gaitu, beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu alderdi honetan hobetzen joateko. Azken hilabeteetan %22,4ean jaitsi dugu kiroldegiko kontsumo energetikoa, eta herriko hainbat txokotan LED energiadun argindarra jarri dugu. Horrez gain, duela egun batzutatik hona Durangaldeako udaletxe batek sustatutako auto elektrikoentzako lehen errekarga puntua jarri dugu. Aurrerantzean ere norabide honetan jarraituko dugu lanean”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Auto elektrikoen sustapenerako promozioa

EVE Energiaren Euskal Erakundeak R-KARGA izeneko promozioa dauka martxan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean mugikortasun elektrikoa sustatzeko. Horretarako, hiru eskaintza ezberdin daude:

  • RKARGA-10: Norbanakoei zuzenduta. Promozioa aktibatu eta lehen sei hilabeteetan, lehen hamar errekargak dohainezkoak dira.
  • RKARGA-30: Enpresa eta autonomoei zuzenduta (taxistak ez): Promozioa aktibatu eta lehen hamabi hilabeteetan, lehen hogeitahamar errekargak dohainezkoak dira.
  • RKARGA-Taxi Taxistei zuzenduta: Egunero errekarga bat dohain, promozioa aktibatzen denetik eta azaroaren 1era arte.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.