Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:42 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

EAJ-PNVk Durango Helbururen ondorioak aurkeztu ditu

PNV

Testua: Durangoko EAJ-PNV

 

Mireia Elkoroiribek, 2019ko udal hauteskundeetan jeltzaleek aurkeztuko duten alkategaiak, gaur goizean aurkeztu ditu Durango Helburu ekimenaren baitan egin diren 120 proposamenak. Herritarren parte hartze eta lankidetza sustatzeko helburuarekin EAJ-PNVk abian jarri zuen mekanismo honetan Durangoko 120 herritarrek parte hartu dute.

PNV

Mireia Elkoroiribe eta Ander Gorrotxategi. ARGAZKIA. EAJ-PNV

Durangon, 2018ko urriaren 11n. Mireia Elkoroiribek, EAJ-PNVk alkatetzarako aurkezten duen hautagaiak, eta Ander Gorrotxategik, Durangoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko lehendakariak, gaur goizean aurkeztu dituzte komunikabideen aurrean Druangoren etorkizuna diseinatzeko parte-hartze prozesu baten bidez sortutako 120 proposamenak.

Durango Helburu EAJ-PNVk 2017ko abenduan martxan jarri duen parte hartzeko mekanismo bat da, zerrendaburu jeltzalearen hitzetan “entzuteko, informazioa biltzeko, eta kezkak identifikatzeko, 2030eko Durango diseinatzeko estrategia eta ekintzak definitzeko helburuarekin”.

“120 durangarrek egindako aportazio hauek balio handia dute”, nabarmendu du Elkoroiribek, “beraien denbora, ideiak, jakintza eta esperientzia Durangoren zerbitzuan jarri dutelarik”.

“Pertsona hauek egin dituzten proposamenak interes handiarekin entzun, jaso eta balioetsi ditugu. Horietako asko sartuko ditugu 2019ko maiatzeko udal-hauteskundeetarako gure hauteskunde-programan” aurreratu du.

Aportazio hauei esker eta abendutik hona egindako lanari esker, 120 prosamen egin dira, 4 arlotan antolatuta: Gobernantza, politika eta ekintza guztietan zeharkakoa izango dena; Kalitatezko enplegurako jarduera ekonomikoa; Bizi-kalitatea; eta Etorkizuneko espazioak.

“Durangoren etorkizuna elkarrekin diseinatzen” dokumentuan jasotzen diren 120 jardueren artean 5 proiektu estrategiko nabarmendu nahi izan dira:

  • Sustapen ekonomiko-industriala: Kontzientziatu, mekanismoak garatu eta iniziatiba hartu Durango sustapen ekonomiko-industrialerako testuinguru erakargarria izan dadin. Horretarako,  lankidetza publiko-pribatua, inbertsioak erakartzeko lan-plana, enpresa inkubazioko zentroa, enpresa berrien ekintzailetza eta ezarpena errazteko zerbitzua, Eguzkitzako industria-lurren garapena, enpresen digitalizazioa bultzatzea eta zerbitzu aurreratuen enpresak 4.0 industriara edo industria digitalera erakartzea dira bloke estrategiko honetan egiten diren proposamen batzuk.
  • Goi mailako prestakuntza: Etorkizunean kalitatezko enpleguak jakintzarekin eta elkarreraginarekin lotuta egongo dira. Eskualdean prestakuntza bultzatzea gure enpresen lehiakortasunerako mesedegarri izan daiteke. Beharrezkoa ikusten da eskualdeko zentroak bultzatzea eta Durangaldeatik haratagoko goi mailako formakuntza erakartzeko estrategia lideratzea. Goi mailako formakuntza honek, alde batetik eskualdeko enpresek etorkizunean izango dituzten beharrak bete beharko ditu; eta bestetik, espezializazio handiko prestakuntza-eskaintza berri bat bultzatzatu, etorkizuna eta balio erantsi handia duten (ekonomia zirkularra, energia, 4.0 industria) jarduera ekonomiko eta jakintza-alorretan. Beste proposamen zehatz batzuk dira hezkuntza-jardueretarako lursailak erreserbatzea eta azpiegitura osagarriak bultzatzea, adibidez bizitegitarako ekipamenduak.

 

  • Mugikortasun jasangarria. Hiri-arteko eta hiri-mugikortasuna hobetzera zuzenduta dagoen proiektu estrategikoa planteatzen da. Bizikleta sustatzea, bidegorriak berrantolatzeko plan orokor bat garatzea, jarduera osagarriak sustatzea, bizikleta-sareko seinaleak hobetzea eta ibilgailu, bizikleta eta oinezkoen artean bide, espazio, abiadura eta erabileren gaineko sentsibilizazioan eta errespetuan aurrera egitea, dira proposatutako ekintza zehatzak. Arlo honetan, ibilgailu-aparkalekuen plan global bat garatzea ere proposatzen da, aukera guztiak kontutan izanik (TAO, disuasio-aparkalekuak, parkinak), ahal den heinean barneko trafikoa saihestuz.

 

  • Merkatu plazako birmoldaketa. Merkatu plaza biziberritzea funtsezkoa izan daiteke udalerriko bizitza komertziala, soziala eta kulturala dinamizatzeko. Horrela, merkatu plaza birmoldatzeko ideien lehiaketa bat bultzatzea proposatzen da, plazaren erabilerekin eta udalerriaren estrategiarekin lotutako jarduerak dinamizatzea eta plaza alboko kaleetara irekitzea proposatzen dira. Guzti hori plaza udalerrira jarduera eta bisitaldiak erakartzeko eragile izan dadin.

 

  • Trenbidearen espazioa. Kokapen zentrala duenez eta trena lurperatu eta kotxetegiak Lebariora eraman ondoren irekitzen diren garapen-aukerak direla medio, trenbideak aske utzitako espazioa zabalgune berria izango da, udalerriko lotunea eta Durangoko topagunea. Erabilera eta gozamen publikorako guneak sortzea, adin guztietako pertsonentzat erakargarriak, oinezko eta bizikletetarako ardatzak sortzea isolatuta dauden beste bide batzuk lotzeko, gorakako eraikuntzarako diseinu- eta jasangarritasun-betekizunak ezartzea dira arlo honetan jasotako proposamenak.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu