Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:05 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

EH BILDU ABADIÑO: «Herritarren parte hartzean urratsak emanez»

BILDU LOGO

Testua: EH Bildu Abadiño

2017ko Abenduan hasita auzo ezberdinetan izan ginen eta lehen errondan guztira bost auzo bilera egin genituen Abadiñoko herritarrekin. Bileretan 90 bat lagun inguruk hartu zuten parte, zituzten kezka eta proposamenak azalduz eta gugandik udaletxeko jardunaren zuzeneko informazioa jasoaz. Ehbildutik, bertaratutakoei gure esker onena adierazi nahi diegu eta gainontzekoei ere gonbita luzatu etorriko aste honetan hasiko diren bileretan parte hartzeko.

Ehbildutik balorazio oso positiboa egiten dugu auzo bilerotaz, izan ere, uste baitdugu auzo bilerak tresna egokiak direla herritarron elkarlanerako, herri bezala proiektua osatzeko eta herri gisa hazteko. Egindako auzo bilerak, herritarren aktibazioa ere lortu dute eta hainbat dinamika interesgarri sortu dira bertatik, herrian ditugun gabezia batzuei irtenbidea ematea eskatzeko. Udaletxearen aldetik ikusita momentuz gobernu taldea ez zegoela horrelako prozesurik babesteko prest, gure kabuz hasi dugu bide hau, etorkizunean beste batzuk ere batuko diren asmoarekin.

Gure asmoa ez da izan bide hau bakarrik egitea ordea, udaletxetik bide hau jorratzen saiatu gara bai Independenteekin eta EAJrekin. Hasiera baten sortuta zeuden kultur eta kirol kontseiluak (kultur zein kirol arloa sustatzeko bilera zabalak) berriz martxan jartzen saiatu ginen kirol eta kultur taldeekin bilduz. Ondoren gainontzeko arloetan kontseiluak sortzea proposatu genuen, gazteria, berdintasuna, euskara, baserri auzoak… Halere herritarren parte hartzean eman nahi genuen urrats bakoitzeko gobernu taldearen ezezko bat zetorkion. Gure ustez erratuta daude, herri bat ezin delako herriari bizkarra emanez eraiki.

Guk apustu garbia egin genuen gure herri programan, herritarren parte hartzean sakontzea gure helburu estrategiko bat da eta horren adierazle egiten gabiltzan bide hau. Bileren bigarren erronda dagoeneko hasi dugu eta baserri auzoetan egin ditugu dagozkien bilerak. Nukleo nagusietan, Muntsaratz, Zelaieta eta Matienan datorren astean segituko dugu eta auzotar denoi bertara etortzeko gonbita luzatzen dizuegu. Elkarri entzunez eta elkar hitz eginez herriko arazoei irtenbidea eman eta proiektu berriak sortzeko ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu