Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
4:02 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Mankomunitateak Euskaraldian parte hartzeko prestakuntza saioak eskainiko ditu.

· 10 saio eskainiko dira Durangaldeko herri ezberdinetan eta Berbaro Euskara Elkarteak emango ditu

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan Euskaraldia burutuko da. Durangaldean ere herri guztiak ari dira Euskaraldiarako prestaketa lanetan. 11 egunez, Ahobizi eta Belarriprest rolak erabilita, euskararen erabilera maila handitzea izango da ariketa erraldoi honen helburua. Ahobizi eta Belarriprest rolak honela laburbildu daitezke:

  • Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.
  • Belarriprest: Euskaraz ulertzen duen pertsona. Agian erdaraz erantzungo du, baina berari euskaraz zuzentzea nahi du

EUSKARALDIA Mugalari

Ahobiziak eta Belarriprestak formatzeko helburuarekin Mankomunitateak, Euskara zerbitzua osatzen duten Udalen laguntzarekin, rol horietan sakontzeko prestakuntza saioak antolatu ditu. Bi motatako saioak izango dira. Alde batetik Belarriprest rola hartuko duten pertsonei zuzendutakoak, eta bestetik, Ahobizientzat prestaturiko saioak. Saioak Berbaro Euskara Elkarteak emango ditu.

Prestakuntza saioek formatu ezberdinak izango dituzte, herri batzuetan hitzaldi formatua hartuko dute, eta beste batzuetan formakuntza formatua. Saioen inguruko xehetasunak ezagutu edo bertan izena eman nahi duten pertsonek herrietako Euskaraldia batzordeekin edo Euskara Zerbitzuekin harremanetan jarri daitezke.

Prestakuntza saioen egutegia honakoa da:

Elorrio:

  • Ahobizi: Urriak 16, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean
  • Belarriprest: Urriak 25, osteguna, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean.

Iurreta:

  • Ahobizi: Urriak 29, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean
  • Belarriprest: Urriak 30, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean.

Zaldibar

  • Ahobizi: Azaroak 7, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean.
  • Belarriprest: Azaroak 14, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean.

Berriz

  • Ahobizi: Azaroak 8, osteguna, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean.
  • Belarriprest: Azaroak 15, osteguna,, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean.

Abadiño:

  • Ahobizi: Azaroak 13, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Errota Kultur Etxean.
  • Belarriprest: Azaroak 19, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Txanporta Kultur Etxean.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu