Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:35 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldakarrikatzen dituen irudia ipini dute Gerediagako foru zelaian

Ekainaren 9an, Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna gogoratzeko egin ziren ekitaldietan, duela 400 urte, sorginkeria salaketak erabiliz eskualdeko agintariek ipinitako zigor neurriak gogoratu ziren eta ondorengoei kalte-ordain modura barkamena eskatu zitzaien.

Horretarako, berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatuz manifestua ere sinatu zuten Durango Merinaldeko agintariek. Orain, manifestua gogoratzeko irudia jarri dute: emakume itxurako silueta, zigortu zituzten izenbako emakumeei erreferentzia eginez.

Orain 400 urtekoa gogoratuz: Elizak onartuta zeukan Alonso de Salazar y Frias inkisidoreak Zugarramurdiko epaiketaren ostean egindako txostena eta sorginekeria gizarte ez jakintsu baten mito, bildur eta antzeko egoeren ondorioa zela aitortu zuen. Hala ere, Durangoko Merinaldeko agintariek ez zituzten elizaren korronte berriak jarraitu eta gizarteko uniformetasun sozial, politiko eta erlijiosotik kanpo zeudenak zigortzen jarraitu zuten.

Azpimarratzekoa da, 1617. urteko irailaren 3an, Durangoko Merinaldeko fidelek (alkateek), Gerediagako Batzarretan bilduta, sorginen kontrako neurriak hartu behar zirela erabakitzea. Baina 1618ean, Astolako kartzelan sorginkeriaz salatuta zeuden azken emakumeak askatu zituzten.

oznor

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ASTEBURUKO EGITARAUA

Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauarekin bat egin du ekitaldiak, eta ostiralean izango du jarraipena. Hain zuzen ere, asteburu honetan Durangaldean lau ekintza ezberdin izango dira.

Urriak 19, ostirala (19:00) – Gerediagako foru zelaian

Hitzaldia + kontzertua

Sorgiñen azken hegaldiaren itzalera (Belen Bengoetxea eta Jon Irazabal hizlariak)

Kepa Junkera eta Sorgiñak

Laguntzaileak: Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Abadiñoko Udala

OHARRA: Leku erreserbarik ez dago. Euria bada, ermita barruan aforoa bete arte.

Urriak 20, larunbata, Izurtza

Bisita gidatua

Emakumeak baserrien arima

Euskaraz, 10:30 / Gazteleraz 12:30

Laguntzailea: Izurtzako Udala

IZENA-EMATEKO: 673 005 981 / ejardunaldiak@gmail.com

Urriak 20, Elorrio (11:00 )

Paseo gidatua.

Ahoz-aho: Doriren errotatik, Mari Feliren ortutik, Bereren baserritik eta Silviaren liho putzuetatik paseoa
IZENA EMATEA: Elorrioko turismo bulegoa (946820164 / 605726420)

Urriak 21, igandea, Iurreta

Bisita gidatua

Emakumeak eta baserrietako lanak

Euskaraz, 10:30 / Gazteleraz 12:30

Laguntzailea: Iurretako Udala

IZENA-EMATEKO: 673 005 981 / ejardunaldiak@gmail.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu