Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
10:48 am,
temperature icon 12°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 35 Km/h

Gaur egungo frontoiko pasabidean kirol jarduerak aurrera eramateko espazioak egokitzeko bigarren saiakera egingo du Mañariko udalak

Testua: Mañariko Udala

Urriaren 16an egindako udalbatza saioan EHBilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoekin onartu zituen Mañariko Udalak frontoian handitzeko lanak aurrera eraman ahal izateko pleguak. Pleguotan jasotzen da lanen aurrekontua 238.876,42€koa da, lanok aurrera eramateko epea 4 hilekoa da. Bi fasetan egingo dira lanak: Lehenengo fasea 2018an eramango da aurrera eta 174.258,56€ko aurrekontua dauka eta bigarren faseak 64.617,86€-koa. Hala nola, eskaintzak hamahiru egun naturaleko epean aurkeztuko dira, lizitazio-iragarkia kontratazio profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Mañaria

Erabaki honekin Mañariko Udala bere helbururetan berrezten da, hau da, herriak kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita konpontzea. Herriak biziak eta bizigarriak izateko, herrian ahalik eta zerbitzu gehien izaten saiatu behar gara. Zerbitzuen artean kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, udalaren egitekoetako bat bizi eredu osasungarriak bultzatzea delako, eta kirola osasunarekin lotzen baita. Horregatik, Mañariko Udalaren helburuetako bat bizi eredu eta herri eredu horretara gerturatzen lagunduko digun ekipamendu bat ahalbidetzea da.

EHBilduk Mañaria herri txikia izanda, eta baliabide ekonomiko urriak izanda, ez dugu ekipamendua erabilera mota bakar batera mugatu nahi, aktibitate ezberdinak jasan ditzakeen toki polibalentea sortzea nahi dugu. Proiektu hau aurrera ateratzen badugu, ezertarako balio ez duen pasabide bat egokituko dugu  kirol jarduerak edo beste mota bateko jarduerak aurrera eramateko espazioetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu