Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:59 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Mangamore jaialdiak milaka bisita izan ditu eta bisitariek programatutako 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute

Mangamore jaialdiaren hamabigarren edizioak, aurten ere, arrakasta handia izan du, eta 14.000 pertsona baino gehiago izan dira bertan jaialdia antolatu den hiru egunetan. Amorebieta-Etxano anime eta Japoniako kulturarekin zerikusia duten 100 jarduera baino gehiagoren agertokia izan da.

Mangamore2018-3

Parte-hartzaile batzuk beste probintzia batzuetatik etorri direla nabarmendu behar da, Pilareko zubia izan da eta. Igande goizean, nahiz eta eguraldiak lagundu ez, 1.200 pertsona bildu ziren Luna Dangelis eta Deiak youtuber-ren topaketan eta sinaduren txokoan. Arratsaldean, bestalde, ia 1.400 pertsona egon ziren Dance lehiaketa ikusten.

Mangamore2018-1

Ostiralean eta larunbatean etorri da jende gehien, eta milaka pertsona bildu dira askotariko jarduerak egiteko; besteak beste honako hauek izan ditugu: tailerrak, musika-emanaldiak, txapelketak, bideojokoak eta haurrentzako jarduerak. Ekimenen artean ikuskizunek izan dute arrakasta gehien, Behotsik orkestraren kontzertuak, Taiko Issho Daiko taldearen kontzertuak eta Cosplay lehiaketak esaterako, bai eta Japoniako nesken Zwei izeneko rock taldeak ere.

Mangamore2018-2

Era berean, pertsona ugari bildu ziren, bai bideojokoen lehiaketetan, bai Cristina Sombray sukaldariak larunbatean eskainitako sushi dastatzean. Oro har, gastronomia-gune berriari balorazio oso ona eman zioten bertara joan zirenek.

IMMangamore2018-4

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu