Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:58 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Idoia Buruaga izango da Elorrioko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan

 

Legegintzaldi honetan Elorrioko alkate lanetan egon ostean, Idoia Buruaga Barcena (Elorrio, 1981 urtea) izango da 2019ko Udal Hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaia. Erronka berri honetarako “konpromisoz eta indarrez beteta” dagoela adierazi du Buruagak: “Martxan dauden proiektuak bukatu, beste hainbatekin hasi eta etorkizuneko amestutako Elorrio herritarrekin batera irudikatzen eta eraikitzen jarraitu nahi dut. Denontzako lekua izango duen herri ireki, euskaldun, parekide, partehartzaile eta bizia” nahi duela gaineratu du Buruagak.

IdoiaBuruaga

Buruagak 37 urte ditu eta Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011-2015 bitartean EH Bilduko ordezkaria izan zen oposizioan, eta  azken lau urteetan alkate bezala aritu da lanean. “EH Bilduk Elorriorako proposatzen duen proiektuarekiko konpromisoak bultzatu nau berriz aurkeztera. Duela ia lau urte, Alkatetzara heldu ginenean, epe luzerako proiektu sakon batekin gentozen. Uste dut hau ez dela lau urteko lasterketa bat, maratoi bat baizik, eta ikuspuntu horrekin aritu gara eta arituko gara lanean”, azaldu du Buruagak.

EH Bilduko herri egiturak Buruaga zerrendaburu izatea proposatu zien bere oinarriei urriaren 17ko herri batzarrean. Proposamena gaur egungo EH Bilduren udal taldeko kideen eta herri egituraren babesarekin aurkeztu zen, eta barne prozesuan ez denez hautagai alternatiborik aurkeztu, Buruaga izango da zerrendaburua. EH Bilduk adierazi du Buruagak “eskarmentu handia” duela udal kudeaketan eta EH Bilduren aniztasuna isladatzen duela: “Elorriar guztiei begira egin du lan urte hauetan zehar, eta gaitasun profesional zein pertsonal handia duela erakutsi du”.

TALDE INDARTSUA · Zentzu horretan, alkatetzan egoteak elorriarren beharrizanak gertuagotik ezagutzeko aukera eman diola nabarmendu du Buruagak: “Zinegotzi talde indartsua izan dugu legegintzaldi honetan, non bakoitzak bere esparruko hainbat ekimen eta proiektu berri bultzatu dituen. Hurbileko kudeaketa egiten saiatu gara, elorriarrei udaletxeko ateak parez-pare zabalduz eta udala instituzio arrotz bat ez dela sentiaraziz

Behin alkategaia aukeratuta, Herri Programa osatzeko prozesua abiatuko du Elorrioko EH Bilduk. Hurrengo hilabeteak proiektu horretan sakontzen emango ditu koalizioak, elorriarrentzako prozesu partehartzaile bat irekiz. “Elorriorako proiektua badugu, erronkak baditugu eta, orain, taldea osatzeko zerrendaburu paregabea daukagu”, gaineratu dute EH Bildutik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu