Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Atxondoko kultur etxe berria nolakoa izango den definitzeko parte-hartze prozesua abian

Atxondoko Udalak parte hartze prozesu bat egingo du azaroko bigarren hamabostaldian Urkuzu baserrian egitekoa den kultur etxea nolakoa izango den definitzeko.

Microsoft Word - urkuzu parte hartze prozesua prentsa oharra

Kultura eta hezkuntza arloko espazioen diseinura begirako parte-hartze prozesuetan aritzen den teknikari talde baten eskutik, herriko talde guztiek eta norbanakoek aukera izango dute herrian antzematen dituzten premia, aukera eta beharrak zerrendatzeko eta horiei erantzuteko egokienak izan daitezkeen aukera arkitektonikoak zehazteko.

Lau saio egingo dira guztira azaroan zehar, bina euskeraz eta gazteleraz. Lehenengo saioan diagnosia egingo dute bertaratzen diren guztien artean.

Bigarrenean, berriz, sorkuntza eta programazioa egingo dute.

Hauek dira data zehatzak:

1. Saioa (diagnosia):

Azaroak 21, asteazkena (euskeraz)

Azaroak 22, osteguna (gazteleraz)

2. Saioa (sorkuntza + programazioa):

Azaroak 28, asteazkena (gazteleraz)

Azaroak 29, osteguna (euskeraz)

Saio guztiak 18:30etan hasiko dira eta 20:30etan amaitu. Udaletxeko batzar aretoan izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu