Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:31 am,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Elorrioko hainbat gunetan LED argiteria jarriko du Udalak

Sistema berri honekin energia aurreztu, mantenua hobetu eta instalazioarekiko kontrola hobetuko da.

Elorrioko Udalak herriko hainbat puntutan LED argiteria instalatzeari ekin dio. Froga modura, dagoeneko Erreka Kaleko, Labakuako, Virgen de Begoña kaleko eta udaletxeko argi puntuak LED sistema daukatenengatik ordezkatu dira. Lanak irailean bertan hasi eta azaroaren bukaerara arte luzatuko dira.

IMG_7909

Elorrioko Erreka kalea. ARGAZKIA. Elorrioko Udala

Herriko hainbat guneetara hedatu diren lan horiek 82.000 euroko aurrekontua izango dute, eta oraingoz 44.000 euroko diru-laguntza jaso dute Bizkaiko Foru Aldunditik. Erreka Kalen jarriko diren 38 argi-puntuek, Labakuako 54ek eta Virgen de Begoñako 34ek %70etik gorako aurrezpen energetikoa suposatuko diote Udalari urtero, 87.000kwh-tik 24.000ra igaroko baita kontsumoa. Gainera, horrek 10.000 euroko aurrezpena suposatuko dio urtean Udalari, 14.000 eurotik 4.000 euro ingurura igaroko baita faktura.

ENERGIA · “Elorrioren jasangarritasunak arduratzen gaitu, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu gutxinaka arlo honetan hobetzeko. Azken hilabeteetan kiroldegiko energia kontsumoa %22,4 eta CO2 emisioak %39,3 jaitsiarazi ditugu. Gainera, duela hilabete batzutatik hona Goiener-ek kudeatzen du Udalaren herriko energia. Azkenik, Durangaldean auto elektrikoentzako karga puntua sustatu duen lehen Udala izan gara”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu