Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:22 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 75 Km/h

Iurreta Plazaratuk bigarren eskuko azoka antolatu du

Testua: Iurreta Plazaratu

Mezu honen bitartez, Iurreta Plazaratu dinamikaren jaiotzaren berri eman nahi dizuegu, eta bere lehen ekintza iragarri ere bai.

iurreta

Azken hilabeteetan Iurretako hainbat belaunalditako dozenaka lagun elkartzen hasi gara, denok antzeko kezkarekin: herria biziberritzeko beharra ikusten dugu. Gure egunerokoan aisialdirako, kulturarako eta ekintza sozialetarako eskaintza falta sumatzen dugu, eta horrek harremanetan eta herri-giroan eragina duela uste dugu.

Plazan elkartzen hasi gara. Bere garaian herriko bihotz zen gunea; jolaserako, ekintzarako eta harremanetarako erdigune zena. Denbora pasa ahala plaza husten joan da, bizia galtzen, eta herrian igarri egiten da. Herriari zabalik zegoen Abadetxea erre izanak ere eragina izan du horretan. 2006an gertatu zen hori eta gaur egun hutsik jarraitzen du oraindik.

365-1

Udaz geroztik kezka hori konpartitzen ibili gara herritarrekin, eta iritzia ere eskatu diegu. Prozesu horren ondorio, aurrera begira egin dezakegunaz berbetan hasi gara, eta dagoeneko prest daukagu herria biziberritzeko bidean gure lehen ekintza izango dena. Abenduaren 2an Bigarren Eskuko Azoka egingo dugu plazan. Birziklapena sustatu eta bestelako aisialdi eta harreman ereduak sustatzea da gure asmoa. Herritar guztiak bertan parte hartzera animatzen ditugu, etxean dituzten arropa eta tresnak saltzen, zein ekintzan parte hartzen.

BIGARREN ESKUKO AZOKA

NOIZ: Abenduaren 2an, 10:00etatik 14:30era

NON: Iurretako Aita San Migel plazan

INSKRIPZIOA: Doakoa. Azaroaren 29 aurretik apuntatuz gero mahaia Iurreta Plazaratuk ipiniko du; egunean bertan izena emanda, bakoitzak bere mahaia ekarri beharko du. Inskripziorako helbidea: iurretaplazaratu@gmail.com , eta Gauargi eta Ibai-ondo tabernetan ere bai.

BESTELAKOAK: Iurreta Plazaratuk ere bere mahaitxoa ipiniko du, ingurukoen artean batutako osagaiak saltzeko. Musika egongo da, eta txosna ere bai, jatekoagaz eta edatekoagaz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu