‘HATOR, NESKA-MUTIL ETXERA’: “Gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, aukera desberdin posible batzuekin proba egitea baizik”

Eneritz Gorritxategi

Eneritz Gorritxategi Lariz

Urte bi dira Berrizko Kantu Lagun taldean hamabostean behin biltzen hasi ginenetik. Euskal kantutegiko hainbat abesti kantatzen genituen bertan eta haietako batzuk abesterakoan ez ginen hain eroso sentitzen, beraz, gaur egungo testuinguruaren arabera moldatzea pentsatu genuen. Egitasmoaren nondik norakoak idatzi eta Berrizko Udalaren diru-laguntza bati esker  HATOR, NESKA-MUTIL ETXERA proiektua martxan jarri genuen herriko sortzaile talde batekin.

Hainbat euskal kanta ezagunen bilduma duzue honakoa, tradizionalki abestu izan diren eran jaso eta ikuspegi inklusiboago batekin kantatzeko moduan egokitua. Gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, aukera desberdin posible batzuekin proba egitea baizik. Gauzak beste era batean ere egin daitezkeela esatea.

Herriko hainbat talde eta eragiletako kideek hartu dute parte grabaketetan, guztira 160 berriztar inguruk: Azeri Gorriak asanblada feminista, Berrioiz Guraso Elkartea, Berrizko AEK, Bertso Eskola, Kantu-lagun taldea, Berrizko Merkatari Elkartea, Iremiñe dantza taldea, Kantxa Zati Bat (Gure Esku Dago), Oka elkartea eta San Lorentzo dantza taldeak.

Hona hemen HATOR, NESKA-MUTIL ETXERA liburuxka, klikatu:

http://mugalari.info/wp-content/uploads/2018/12/HATOR-libruxka.pdf

Hitzen eta doinuen moldaketa: Eneritz Gorritxategi Lariz

Musikariak: Eneritz Gorritxategi Lariz, Iñaki Elortza Sarasketa, Ion Chavez Cabrerizo, Jangitz Larrañaga Gonzalez, Julen Arzuaga Gumuzio.

Soinu teknikaria / nahasketa: Aitor Ariño Rubio (Lorentzo Records)

Bideo muntaia: Eneko Baseta Blanco

Diseinua: Sandra Hernández Pretel

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.