Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
10:41 am,
temperature icon 14°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

‘Iñaki Reta Gurekin’ dinamika aurkeztu dute Elorrion

Testua · ‘Iñaki Reta Gurekin’ dinamika

 

Hemen elkartu garenak Iñaki Retaren senide, lagun eta herrikideak gara. Gaur abian jartzen dugun dinamikaren leloak dioen bezala, “badira bizitza osoa borrokan ematen dutenak”, eta horietako bat da Iñaki.

iñaki

22 urteko gaztetxo bat zen eta Lemoizko zentralaren aurkako borroka puri-purian zegoela atxilotu zuten lelengo aldiz 1982an. Urte gogorrak izaten ari ziren, bai Euskal Herriko kaleetan, bai kartzeletan. Dispertsio politikaren aplikazioa lelengo pertsonan pairatu zuen eta 14 urteko kondena osorik beteta atera zen kartzelatik 1996an.

Askatasuna berreskuratu, eta barruan zein ihesean zituen kideei hauspoa ematen jarraitu zuen; Amnistiaren Aldeko Batzordeetan lehenik eta Senideak-en ondoren. 2002an Estatu Espainolak Ezker Abertzalearen aurkako ofentsiba errepresiboa martxan jarri eta erakundeak ilegalizatzearen hautuarekin batera atxilotu zuten berriro ere.

Urte eta erdi inguru eman zuen prebentiboki preso, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide izateagatik. Auzi berari lotuta, 2008an 8 urteko zigorra ezarri zion Audientzi Nazionalak.

Aurretik krudelkeriz ezagututako errepresio molde ezberdinak ekiditzeko, eta aldi berean, estatuek gatazka bere horretan mantentzen zutelako, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko hautua berretsi zuen eta urte bereko Abenduan klandestinitatera jo zuen.

2015ean Frantzian atxilotu zuten azkenekoz Iñaki, eta orduz geroztik kartzelan dago. Abenduaren 17, 18 eta 19an zehar Parisen izango da epaitua. Armak ezkutatzeko erabiltzen ziren zuloak ixteagatik epaituko dute, eta bai!, egia da Iñaki eragile aktiboa izan zela gizarte zibilak modu eredugarrian Luhusson amaitu zuen prosezuan.

Egun, etxetik 1000km tara dago; Fresnesko kartzelan eta baldintza oso kaxkarretan. Ia 20 urte Espainia eta Frantziako kartzeletan gatibu; ia 20 urte zuloan eta bizitza oso bat herriari eskeinia.

Sistematikoki ukatzen duten gatazkaren irudi gordiña da Iñaki. Konpromezua, konstantzia, militantzia, disziplina, elkartasuna, maitasuna, eskuzabaltasuna eta borroka etengabea. Hori da Iñakik bere bizitza osoan zehar herri zapaldu honi egin dion aportazioa. Hori izan da eta da Iñaki.

Guztia eman duen honek ordea, orain gure elkartasun eta maitasun keinuak ezinbesteko ditu, beraz, “Bada garaia! Iñaki gurekin!” lemapean burutuko dugun manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu eragile eta norbanako guztiei. Abenduaren 15ean arratsaldeko sei terdietan Elorrixoko plazan ikusiko garelakoan… Eskerrik asko Iñaki eta eutsi goiari!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu