Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:17 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 66 Km/h

DA! · Sormen Bekako irabazlearekin eta Gogoetaren Plazako lehenengo saioarekin hasiko da bigarren eguna

 

DA LOGO

Milaka ikaslek eman diote hasiera gaur Durangoko Azokako 53. edizioari. 10:30ak jo orduko Euskal Herri osotik heldu diren ikasleek Landako Gunea leporaino bete dute, eta Azokak antolatutako tailerretan parte hartu dute, Azokako zazpi guneetan.

Ikasleek Azokari hasiera indartsua eman ostean, kulturaren plazak egitarau zabalarekin hasiko du bigarren eguna. Lehenengo hitzordu garrantzitsuak Areto Nagusian izango ditugu. Goizeko 11:00etan Durangoko Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea nor izan den iragartzeko prentsaurrekoa egongo da. Lehenengo deialdi honetara 28 lan aurkeztu dira, eta aurkezpenean bekako epaimahaia eta bekaren irabazlea egongo da.

ateirekiera

Areto Nagusian ere bigarren hitzordu garrantzitsu bat egongo da bihar. Gogoetaren Plazaren lehenengo saioa bihar antolatuko da (abenduaren 6an, 7an eta 8an izango da; goizetan buruz burukoak eta arratsaldetan mahainguruak). Goizeko 12:30ean Benito Lertxundi izango da protagonista, Lander Arretxeak gidatutako saioan. Oriotarrak lan berria argitaratu du, “Ospakizun gauean” (Kantaita Enea, 2018). Arratsadean, 68ko belaunaldiaren inguruan solastuko dute Mariasun Landak, Ismael Manterolak eta Belen Oronozek.

Horrez gain, Areto Nagusian hainbat gairen inguruko aurkezpeneak egongo dira: «Alardeak, ukatutako plazara», «Gure oroitzapenak» Joseba Sarrionandiaren poema musikatuak, «Kontratu sexuala» Maialen Berasategi eta Lorea Agirrerekin eta abar.

Kabi@n Gamer Gela antolatu dute bigarren egunean, Game Erauntsiaren eskutik. Eguna bi zatitan banatuta egongo da. Goizean orain arte Game Erauntsian euskaratu diren jokoen zuzeneko aurkezpena egongo da. Bertan ikusi ahal izango dira Foundation, Wonder Boy: The Dragon’s Trap eta beste hainbat joko. Arratsaldean bideojokoez gozatzeko tarte irekia egongo da.

53hasiDA2

Saguganbaran eskaintza anitza egongo da goizez eta arratsaldez. Tailerrak (jolas hezitzaileak, kimikako laborategian…), liburuen aurkezpenak (Zupankapaloak, Torlojuak, Martzelo itsua, Cosimoren Katiuskak, Bizenta txiki eta Mari Xor…). Irudienean «Animazioa Euskal Herrian, zer gertatzen ari da?» mahainguruagarekin hasiko dute egitaraua. Hainbat film laburrez gain, hiru pelikula eskainiko dituzte: «Gure oroitzapenak», «Jakinkoak ez dit barkatzen» eta «Harri zopa» umeentzako filma.

Iluntzean Szenatokian Hika Teatroaren «Txarriboda» antzerkia ikusiko aukera egongo da, San Agustin Kulturgunean (sarrerak 10 euroan). Eta azkenik, Plateruenan 23:00etan aurkezpenik behar ez duen talde bat igoko da: Esne Beltza taldea, «Ni» disko berria aurkezteko (sarrerak 10 euroan webgunean eta 12 euroan txarteldegian).

Unean uneko egitaraua eta sortzaileen sinadura-ordutegiak www.durangokoazoka.eus webgunean kontsulta daitezke egunero.

Durangoko Azokako antolakuntzak dei egiten die bisitariei garraio publikoa erabiltzeko Durangora etortzeko. Euskotrenek, adibidez, zerbitzu bereziak eskainiko ditu abenduaren 6an, 8an eta 9an: http://www.euskotren.eus/eu/node/5412 

Autoa erabiltzekotan, azokazaleek doako autobus-zerbitzua izango dute Iurretako peaje alboko aparkalekuetatik Landako guneraino, 20 minutuko maiztasunarekin, goizeko 10:30etik 20:00ak arte. Info+: https://labur.eus/Yqjou

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu