Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:19 am,
temperature icon 11°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Kontzertu batekin hasiko da Abadiñon ostiralean Gabonetako ekitaldi egitaraua

Musikariak taldearen Gabon Kontzertu batek emango dio hasiera abenduaren 14an Abadiñoko Udalak urtarrilaren 5era arte antolatutako Gabonetako ekitaldien egitarauari. Jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez, ekitaldi horiek adin guztietako herritarrei zuzenduta daude, baina bereziki umeei.

Abenduaren 24an Olentzeroren kalejira egingo da, eta urtarrilaren 5eko gauean Erregeen kabalkada. Gabonetako Haur Parke bat zabalduko da  probalekuan 9 urtera arteko umeentzat, eta beste bat  Traña-Matienako frontoian, 10 urtetik gorakoentzat. Leku bietan  parkeak ordutegi berdina izango du: 11:30-13:30 eta 16:00-20:00. Bus bereziak jarriko dira umeak Parkeotara eramateko Matienatik Zelaietara eta alderantziz.

Ekitaldien barruan  orobat eskainiko dira  familiendako bi antzezlan: abenduaren 22an, Errotan, 18:00etan, «Linbo Planeta» lana entzeztuko da, eta utrarrilaren 4an, 18:00etan, Salto Sorkuntzak taldeak «Lau» lana eskainiko du. Abenduaren 20an, Saskibaloiko txapelketa triangularra jokatuko da, eta 23an Durangaldeko  Eskolarteko  Xake Txapelketa. Abenduaren 28an, San Trokaz elizan, bigarren Gabon Kontzertu bat emango dute Jose Luis Echechipia organo-joleak eta Lucía Gomez saxofoi-joleak, eta abenduaren 29an Gabonetako lasterketa bat izango da.

POSTALES

Bestalde, Abadiñoko Udalak Gabonetako Postal Txapelketa antolatu du 18 urte arteko gazteentzat. Lanak abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, lau sail egongo dira, eta sail bakotxean bi sari banatuko. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 20an izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu