Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:11 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangaldeko gazte sortzaileen proiektuak ezagutzera emateko ‘Pechakucha’ saio berria

Gerediaga Elkarteak datorren asterako, abenduaren 20rako, Pechakucha saio berria antolatu du. Orain arte antolatu dituen hirugarrena izango da. Durangoko pintxo-potea girotzeko balio dezake saioak. Izan ere, arratsaldeko 19:30ean izango dira aurkezpen-saio laburrak Goienkaleko 16. zenbakidun lokalean.

Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du.  Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregaitiak 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Gerediaga Elkarteak munduan zehar ezaguna egin den formatua Durangaldera ekarri eta eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko egitasmoa abiatu zuen iaz. 2017ko abenduan egin zen lehenengoa eta 2018ko maiatzean bigarren. Datorren astekoa, beraz, hirugarren Pechakucha izango da.

Pechakucha egitasmoa Durangoko udalak diruz lagundutako ekitaldia da. Bestetik, ekitaldi amaierarako, Garai Brewing Co. eta Saltsan Katerin-ek partaideentzat eta ikus-entzuleentzat mokadua jarriko dute.

Bost izango dira ezagutzeko aukera izango diren sortzaile eta egitasmoak. Honako hauek:

Aiert Zubigarai. Marrazkilari eta komikilari elorriarrak “3izkaitxar” egitasmoa aurkeztuko du.

Anartz Aranguena. Komikizalea eta marrazkilaria da eta Durangon tatuaje denda dauka.

Berbaz aldizkaria. Aurten ibilbidea hasi duen egitasmoa. Sortzaile gazteen prosa eta poesia, musika, antzerkia edota artearen alldizkaria da.

Argazki matadoia. Durangaldeko argazkizale talde batek aurten hasitako ekimena da, urte osoan euren zaletasunari eusteko helburuarekin.

Atara Zarata. Durangoko antzerki talde amateurra da eta dagoeneko lau antzerki lan taularatu dituzte: “Desberdinak”, “NorNoriNork”, “Los Insignificantes” eta “Eingo al deu”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu