Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:12 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Gaur eta bihar, ‘Elkartasun Asteburua’ Abadiñon

Asier Aspuru Agorria

Urtero bezala, badatoz aurten ere Abadiñoko elkartasun egunak. Bi egunez, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan herrian hainbat ekimen antolatu dira, auzota desberdinetan ospatuko direnak.

elkartasun

Gaur, abenduaren 14an, 19:00retan, Zelaietako Txanporta Kultur Etxean “Euskal iheslari eta deportatuen historia eta gaur egungo egoera” hitzaldia emango dute Mikel Korta eta Xabier Susperregik, azken hau EIPK-ko bozeramaile ohia. Ondoren, luntxa batekin emango zaio amaiera egunari.

BIHAR, EGUN HANDIA · Egun handia larunbata izango da. 13:00etan Matienako frontoitik “Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrian aske” lemarekin hasiko den manifestazio batek emango dio hasiera ekitaldiz betetako jardunaldiari. Indarrak hartzeko, elkartasun bazkaria egingo da frontoian bertan, bazkalostean bingo musikal batekin girotuko dena (tiketak salgai egongo dira asteazkenerarate Abarketeruenan, Mesoian eta Tipi Tapaken).

Matienatik zehar giroa zabaltzeko asmoarekin, 19:00etatik aurrera elektrotxaranga batek auzotik zehar bertaratutako guztiak dantzan jarriko ditu eta amaitzeko, 21:30etan kontzertuak egongo dira Zalduerrekan: Rise Up, State Alerta eta Baske Street Boys.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu