Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:29 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

DEL AMO ALA GARRASTATXU? · Hautagaia aukeratzeko primariak Durangoko EH Bildun

· Emaitzak abenduak 31an egingo dira publiko

Maiatzak 26an izango diren udal hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko primariak egingo ditu Durangoko EH Bilduk. Aldaketa politikoa ekarri eta Durangoko EH Bilduk ordezkatzen duen proiektu anitz eta zabaleko zerrendaburua izateko bi pertsonek eman dute aurrera pausua: Ima Garrastachu Urbaneja eta Ion Andoni Del Amo Castrok.

Herrian lehenengo aldiz egingo diren primario hauen bidez, Durangoko EH Bilduko kidegoak aukera izango du hurrengo udal hauteskundeetan ezkerreko koalizioaren alkategaia izango den pertsona aukeratzeko. Bozketa abenduak 28 eta 30 bitartean izango da, eta telematikoa zein bozka presentzial bidezko izango da. Emaitzak abenduak 31an egingo dira publiko.

Aurrenekoz EH Bilduko alkategaia aukeratzeko primariak egin behar izateak erakusten du koalizioak eskaintzen duen proiektu politikoak inoiz baino atxikimendu handiagoa duela eta esperantza eta ilusioa sortzen duela. Aldaketa politikoa egundo baino posibleagoa den honetan, EH Bilduk irudikatzen duen alternatiba indartsu eta errealak jendea erakartzen duenaren seinale dira primaria hauek.

Garrasta

Ima Garrastatxu Urbaneja

Ima Garrastatxu Urbaneja (1963). Informazioko Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Kazetaritzako atalean. SOT publizitate agentziako sortzailea, sektoreko hainbat enpresatan lan egina. Administrazio publikoko oposizioetara aurkeztuz, hainbat instituzio desberdinetan lan egina: Iurretako Udala, Bergarako Emakumeenganako Indarkeriako Epaitegian eta Bizkaiko Tutoretza Erakundean. Gaur egun, karrerako funtzionarioa Bizkaiko Foru Aldundian, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun sailean. Langileen Batzordeko parte, Prebentzio eta Lan Osasuneko delegatua. Durangoko Kriskitin Dantza Taldeko partaide urte luzez, eta SARE Herritarreko kide ere.

Sin título-1

 

Ion Andoni Del Amo Castro

Ion Andoni Del Amo Castro Durangon jaio zen, 1974an (44 urte). Bildu eta EH Bilduko zinegotzia Durangoko Udalean 2013tik.  Telekomunikazioko ingeniaria eta soziologoa. Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Masterra. Gizarte Komunikazioan doktorea, nazioarteko aipamenarekin eta doktoregoko sari bereziarekin. Eusko Jaurlaritzarako aholkularia Trafiko eta Bide Segurtasuneko Zuzendaritzan (1999-2004). UPV/EHUko irakaslea hainbat sailetan (Elektronika eta Telekomunikazioak, Enpresa Antolaketa, eta Soziologia eta Gizarte Langintza). UPV / EHUko ikertzailea arkitektura eta bizi kalitatea, komunikazioa eta kultura, eta hezkuntzaren alorretan. Ikertzaile bisitaria Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Oporto Unibertsitatean, Merrimack College eta Harvard Unibertsitatean (Massachussetts, AEB).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu