Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:19 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

2019ko aurrekontuen gainean, Abadiñoko EH Bilduren proposamena

BILDU LOGO

EH Bildu Abadiño

EH Bildutik Abadiñoko 2019rako aurrekontuak lantzeko gure lerro nagusiak zeintzuk diren argitu nahi ditugu.

Sin título-1

Lehenik eta behin, aurrekontuek urte osoan herrian egingo den jardunarentzat ezinbesteko tresna direnez, uste dugu herritarrak  kontuan euki behar direla eta udaletxetik baliabideak jartzen hasi behar garela pixkanaka herritarrak ere udal dinamikaren parte izan daitezen.

Bestetik, diru partidak nola jasotzen diren aztertuta, gure proposamenak ildo honetatik egingo dizkiogu gobernu taldeari:

  • IBI zerga jaisteko konpromisoa eukitzea.
  • Alkatearen eta AI eta PNVko beste bi liberatuentzako 100.000 euroko partida murriztea soldatak eta liberatu kopurua jaitsiz.
  • Baserri auzoetara bideratutako diru partidak handitzea eta inbertsioak egitea.
  • Inbertsioetan lehenestea (Muntsaratzeko biribilgunea, Matienako aparkalekuak, Zelaietako oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna…)
  • Ez funtsezko gastuen diru partidak murriztea.
  • Umeen neguko aisialdiarentzat alternatibak sortzen hastea eta urte osoko aisialdi programa bat egitea.
  • 16 urtetik gorako gazteen aisialdi eskaintza elkarlanean sortzea.
  • Etxebizitza alokairurako laguntza.
  • Herriko nagusiek egindako Abadiño lagunkoiako proiektuaren helburuak aurrera eramateko diru partida bat sartzea.
  • Kreditu globala (111.000€), hau da, alkatearen kontrolpean nahierara gastatzeko dagoen diru partida murriztea.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu