Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Ane Garayren hitzaldi bat antolatu du Durangon

Ongi Etorri Errefuxiatuak

Ostegunean, hilak 17, arratsaldeko 18.30etan Andragunean CEAR Euskadiko kide den Ane Garay-k ‘Trata con fines de explotación sexual en el contexto de cierre y militarización de fronteras’ deituriko hitzaldia emango du.

exposicion biblioteka

Hitzaldi honetan, Ane Garay-k bizirik irten diren emakumeen errelatoen bidez,  mugen militarizazioak emakumeetan duten eragina aztertuko du. Hitzaldiaren ondoren, Andereak elkarteak ostegunero arratsaldeko 20.00etan emakumeen kontrako indarkeriaren aurka burutzen duen elkarretaratzera batuko gara.

Bestalde, gaian gehiago sakondu nahi duten emakumeek Ane Garay eta Itziar Gandarias-ek otsailaren 5ean eta 12an Andragunean Refugiadas: la trata con fines de explotación sexual en el contexto de militarización y cierre de fronteras  emango duen ikastaroan izena eman dezakete.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.