Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:58 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 25 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Paul Yarza izango da Ermuko alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan

Pasa den azaroan zehar koalizio independentistaren zerrendaburua aukeratze aldera EH Bilduk gauzatutako prozesua burutu ondoren Paul Yarza Agirregomezkorta izango da Ermuko EH Bilduren zerrendaburua 2019ko Udal hauteskundeetan. Ermuko EH Bilduren mahai politikoak Yarza zerrendaburu izatea proposatu zuen gaur egungo EH Bilduren udal taldeko kideen babesarekin eta barne prozesuan ez denez hautagai alternatiborik aurkeztu, Yarza izango da zerrendaburua.

Erronka honetan “herritarron parte hartzea ezinbestekoa dela” adierazi du Yarzak udal “egitasmoak herritarron egitasmoak izan behar direlako”. Dagoeneko EH Bildun hauteskunde-programa taxutzeko prozesuari ekin diogu eta hauteskunde-zerrenda osatuko duten gainerako gizon-emakumeak hautatzeko prozesua datorren martxoan zehar gauzatuko da.

AURKEZPENA · EH Bilduren ordezkari eta bozeramaileak lau urte daramatza udal zinegotzi lanetan. Paul Yarzak 50 urte ditu eta enpresagintzako ikasketak eta enpresen lehiakortasunerako masterra du. Yarzaren aurkezpena urtarrilaren 30ean, asteazkena, egingo da 18:30ean Ermuko kultur gunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu