Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:46 am,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Bartolome Ertzilla Musika Eskolak ‘Artearen abangoardiak, musika eta pintura’ ikastaroa eskeintzen du

Mugalari Kultura

Otsailaren 5ean aurtengo Musika Entzunaldien Zikloa aurkeztuko da Bartolome Ertzilla Musika Eskolan. Ikastaroa Ana Celia Ormaetxea musika eskolako irakasleak eskaintzen du, eta aurtengoa 22.edizioa izango da. Urteko lehen hiruhilekorako prestatu den zikloa aurreko edizio batzuekin alderatuta berezia eta desberdina izango da.

musika eskola 2012 030 copia

Alde batetik, Ana Celia Ormaetxeak aukeratutako gaia musikatik haragokoa da; artearen munduan, eta, zehazki, pinturan, murgilduko da aurten. Zikloaren titulua “Artearen abangoardiak, Musika eta Pintura” izango da eta pintura ardatz hartuta, ikastaroan XIX. mende amaieratik Bigarren Mundu Gerrara arteko musika abangoardien nondik norakoak landuko dira.Horrela, zikloan margolan inpresionistak, surrealistak, kubistak eta espresionistak proiektatuko dira, eta aldi berean abangoardia horien adierazgarri diren musika entzungo da.

HUMANITATES · Beste alde batetik, aurten ziklo hau Durangoko Arte eta Historia MuseoarenHumanitates” ikastaroen katalogoaren barnean dago. Izan ere, nahiz eta orain arte musika entzunaldien ikastaroak musika eskolak bakarrik antolatu izan dituen 1996-97 ikasturtetik, aurten landuko den gaia zein den ikusita, kultura proposamen zabalago batean barneratzea erabaki da. “Humanitates” zikloaren parte izanda, Arte eta Historia Museoaren eta Bartolome Ertzilla musika eskolaren arteko lankidetza gune bat sortuko da.

Artearen abangoardiei buruzko ikastaro honek ordu eta erdiko 8 saio izango ditu. Otsailaren 5etik aurrera, betiko ordutegian izango dira, 19:00etatik 20:30era, museoan bertan.

Izena emateko, Arte eta Historia Museora email bat bidal daiteke, museo@durango.eus helbidera. Informazio gehiago lortzeko, 94 603 00 20 telefonora deitu daiteke, edo museora bertara joan (San Agustinalde, 16). Azken musika entzunaldien ikastaroan –Kurutzesantu museoan urritik abendura izan zenekoan- parte hartu zuten pertsonen matrikula musika eskolaren bitartez egingo da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu