Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:14 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 29 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Ainara Otxotorena izango da Mañariko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan

Alkategaia aukeratzeko EH Bilduk urtarrilean egindako barneko prozesu parte-hartzailean hautagai bakarra aurkeztu da. Hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua martxoan izango da.

Ainara Otxotorena

Ainara Otxotorena

Ainara Otxotorena Iriartek 34 urte ditu, Magisteritzan Haur Hezkuntzako espezialitatea egina du. 2010etik Mañariko haurreskolan hezitzaile eta koordinatzaile lanetan dihardu.

2019ko urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mañariko EH Bilduren komunitateak  zerrendaburu izateko proposatu zuen Otxotorena, eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu du alkategai izateko, araudiak ezartzen dituen beharrezko abalekin eta komunitate osoaren babesarekin.

Ardura handiko erronka izanik, Ainarak Mañariko EH Bilduko komunitateak emaniko babesak bultzatuta hartu du erabakia. Gogotsu eta konpromiso guztiarekin lan egiteko ardura hartzeko prest agertu da, hurrengo 4 urteetan herritarren parte- hartzea sustatuz eta kontuan hartuz lan egiteko asmoa azaldu du, denon artean egindako lanak emaitza hobeak lortzen baititu.

Zinegotziak, martxoan · Mañariko zerrenda osatzeko gainerako hautagaiak martxoan aukeratuko dituzte. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

Behin barneko aplikazioan izena emanda, hauteskunde guztietarako (herrikoak, autonomikoak, Estatukoak eta Europakoak) zerrendak osatzeko prozesuetan parte hartzeko aukera izango da, baita EH Bilduren informazioa nahieran kontsultatzeko aukera ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu