Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:15 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Durangoko Udalak III. Book Trailer lehiaketa antolatu du, kulturaniztasun egoeratako elkarbizitzaz kontzientziatzeko

Mugalari Kultura

Bizenta Mogel Bibliotekak, Durangoko Udaleko Kultura eta Immigrazio arloek eta Durango Irratiak Durangoko III.Book Trailer lehiaketa antolatu dute. Gazteen artean balioak eta irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen hezkuntza proiektua da Book Trailer lehiaketa. 11 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago: gazteek liburuen laburpenak egiteko bideoak egin beharko dituzte; kulturartekotasuna, gerra-gatazkak eta kulturaniztasun egoeratako elkarbizitza jorratzen dituzten liburuen laburpenak, hain zuzen ere.

Rueda-de-prensa-DURANGO-BOOK-TRAILER-2 (1)

 

 

Immigrazio arloko zinegotzi Pilar Riosek azaldu duenez, egitasmo honekin “ikastetxeak eta ingurunea lotzeko espazioa eraiki gura da, bakerako eta elkarbizitzarako hezkuntza proiektu bat sortzeko. Gerra-gatazken eta nahitaezko desplazamenduen gaiak landu eta egitasmoa Durangoko ikastetxeen hezkuntza dinamikan integratutako proiektua izatea gura dugu”.

Riosek nabarmendu duenez, “lehiaketaren bidez, gazteek beste kultur errealitate batzuk ezagutzen dituzte, eta elkarrizketarako, analisirako eta ulermen kritikorako gaitasuna lantzen dituzte, eta baita enpatia ere, oso garrantzitsua, guztia gero eta inpertsonalagoa den mundu honetan”.

SORMEN PROZESUKO TEKNIKAK · Bibliotekako presidente Mari Jose Balierrek zehaztu duenez, “sormen prozesuko teknikak eta tresnak ikasteko tailerrez gain, jarduera berri bi egongo dira aurtengo edizioan: alde batetik, lituratur solasaldiak antolatuko dira, aukeratutako liburuaren gaiari buruz hausnartzeko eta tolerantzia, errespetua, elkartasuna, lankidetza, elkarrizketa eta jarrera kritikoa lako balio eta jarreretan sakontzeko eta bakearen eta elkarbizitzaren kultura eraikitzeko. Beste alde batetik, ikasleek irratsaioetan parte hartuko dute, eta irakurritako liburuen idazle batzuk elkarrizketatu ahalko dituzte, eurekin ikasitakoaz hausnartzeko”.

Balierrek gaineratu duenez, edizio honetan azken lehiaketan baino lau ikastetxe gehiagok parte hartuko dute: Frai Juan Zumarraga institutuak, San Antoniok, Nevers ikastetxeak eta Zbalarrak: “guztira 29 ikasgelako ikasleak dabiltza tailerretan eta literatura saioetan parte hartzen. Gazteak Lehen Hezkuntzako 6.mailakoak eta DBHko 1,2,3, eta 4.mailakoak dira”.

Dena den, Durangoko Book Trailer lehiaketan ikastetxeetatik kanpo ere parte hartu daiteke. Parte hartu gura duten pertsonek martxoaren 15era arte edukiko dute horretarako aukera, eta banaka edo 2-3 pertsonako taldeetan parte hartu ahalko da. Adinaren araberako kategoria bi izango dira:

A kategoria: 2005 eta 2007 artean jaiotako pertsonak.

B kategoria: 2001 eta 2004 artean jaiotako pertsonak.

Lehiaketako oinarrietan ekimenaren gaiari buruzko 20 liburuko zerrenda dago -10 euskarazkoak eta beste 10 gaztelaniazkoak-, eta liburu horietako bat aukeratu beharko da trailerra egiteko. Sari banaketa apirilaren 7an izango da. Bi kategorietako irabazleek 150 € eta balio bereko bono bat lortuko dute, Durangoko liburudendetan gastatzeko. Horrez gain, gidoi onena ere sarituko da: 150 euro eta Zugaza zinema aretorako 10 sarreradun bonoa irabaziko ditu. Azkenik, publikoaren saria ere egongo da: taldekide bakoitzak kamera bat irabaziko du (Fujifilm Instax Mini 9).

Informazio gehiago gura izanez gero, helbide honetara idatz daiteke: durangobooktrailer@gmail.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu