Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:29 am,
temperature icon 5°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak gizarte-larrialdietarako laguntzn txostena zabaldu du

2018. urtean, guztira, gizarte-larrialdietarako 774 laguntza izapidetu ditu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, 2017an baino 7 laguntza gehiago. Era berean laguntza eskatzen duten pertsona edo familia kopurua hazi egin da, familia eta pertsona eskatzaileen kopurua % 2 handitu da, eta osotara 12 pertsona edo familia gehiago izan dira onuradunak.

Servicios sociales Mancomunidad IBAN GORRITI 2

ARGAZKIA · Iban Gorriti

Eskatzaileen profilen hainbat aipamen egin daitezke:

– Generoari dagokionez, aurreko urteetako joerari eutsi zaio. Emakumeak dira gizarte larrialdietarako laguntzen titularren gehiengoa, %63a emakumeek eskatzen dute, joera hau %6 hazi da 2017arekin alderatuta.

– Nazionalitateari dagokionez, eskatzaile atzerritarren eta espainiar nazionalitatea dutenen portzentajea mantendu egin da. Eskatzaileen %55,4 espainiar nazionalitatekoak dira.

– Familia-unitateei dagokionez, nabarmentzekoa da kide bakarreko familien eskari kopurua igo dela, eta gainontzeko familien eskari kopurua mantendu egin da. Larrialdietarako laguntzen eskarien %40,2a pertsona bakarreko unitate familiarrek egiten dute.

– Era berean, nabarmendu daiteke pentsiodun pertsonen eskaerak %35eko igoera izan dutela 2017. urtearekin alderatuta. Pentsiodunenak dira eskaera guztien % 30,4a.

Laguntzak emateko kontuan hartu diren kontzeptuen aldaketak:

– GLLak, etxebizitzari lotutako gastuak ordaintzeko erabiltzen dira batez ere: alokairuak, hipoteka, altzariak, etxetresnak, konponketak, energia, instalazioak eta abar. Gastu horiek izan dira laguntzen % 86.8a, 662.012,36€. Gainerako % 10,2 (75.229,48€) oinarrizko beharrak ordaintzeko erabili da, adibidez, arropa edo dentistaren gastuak.

– Eusko Jaurlaritzak 2017an argitaratutako aginduan GLL kontzeptu berri bat azaltzen zen, energia. Laguntza hauek elektrizitate hornikuntza, gasa edota etxeko beste erregai mota batzuk ordaintzeko bideratzen dira. Laguntza hauek 2018an guztien %21,9a suposatu dute, 161.488,68€.

– Etxebizitzaren mantentze-gastuetarako laguntzak hazi egin dira. Kontzeptu honek guztizko zenbatekoaren %16,98 suposatu du, 125.172,79€.

– Altzarien eta etxetresna elektrikoen gastuei dagokionez, 2018an gastua jaitsi egin da eta gastu osoaren %2,6a suposatzen du, 19.159,91 €.

– Oinarrizko beharrak ordaintzeko laguntzak jaitsi egin dira, 2018ko gastuaren % 10,2a suposatzen dute; 2017.urtearekin alderatuta %3,31 jaitsi dira. Laguntza horien barruan daude honetarako laguntzak: arropa, elikadura, osasun-sistemaren barruan ez dagoen osasun-laguntza…

1. taula. Gizarte-larrialdietarako laguntzen gastuaren bilakaera Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan.
Mancomunidad

GLLen gastuen joera goranzkoa da, eta, 2018an 2017an baino 47.117,18€ gehiago bideratu ditu Mankomunitateak larrialdietarako laguntzetarako. Eusko Jaurlaritzak GLLetarako bideratutako finantzaketa 2017. urtekoa baino handiagoa izan da, baina ez da nahikoa GLLen eskaerak ordaintzeko, eta, hortaz, Mankomunitateak 156.273,94€ jarri ditu. Mankomunitatearen finantzazioari esker, Mankomunitateko herri guztietan egin diren gizarte-larrialdietarako laguntzetarako eskaera guztiei eman ahal izan zaie erantzuna. Ez da eskaerarik ukatu aurrekonturik ez egoteagatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu