Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:06 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko udaleko herritarren arreta zerbitzuak 60.000 kontsultari eman zien arreta 2018an

Durangoko Udalak era positiboan baloratu ditu Herritarren Arreta Zerbitzuak 2018an eman dituen datuak. Iaz, HAZk kudeatutako tramite kopuruari dagokionez, guztira 59.465 operazio egin ziren. Horietatik 40.821 aurrez-aurrez edota presentzialki egindakoak izan ziren eta beste 18.644 herritarren kutxazainaren bitartez, 2017an baino %3,7 gehiago (2017an kutxazainak 17.973 operazio egin zituen).

HAZ-SAC

Aitziber Irigoras.

Aitziber Irigoras Durangoko alkatea pozik agertu da emaitzekin baina durangarrei eskaintzen zaien arreta zerbitzua eta baliabideak optimizatzeko eta orohar, herritarren eta Udalaren arteko zerbitzuak hobetzen jarraitzeko lanetan buru-belarri jarraitu beharra dagoela adierazi du.

2018ko datuek erakusten duten moduan, gutxi gorabehera erabiltzaileen bi herenek aurrez-aurreko kontsulta lehenesten dute. Konkretuki, hurrengo hauek dira HAZk kudeatu dituen datu nagusienak:

– Aurrez-aurre:

o Erregistro sinpleak hurrengo tramiterik gabe: 3.240

o Erroldarekin lotutakoak: 7.022 (aldaketak, kontsultak, errolda ziurtagiriak…)

o Diru-bilketarekin lotutakoak: 11.860 (kudeaketak, kontsultak, autolikidazioak, helbideratzeak…)

o Hirigintzarekin lotutakoak: 2.923 (kontsultak, obra txikien eta handien lizentziak, bide publikoaren okupazioak…)

o Beste tramite batzuk: 9.832 (kexak, iradokizunak, diru-laguntzak, bestelako kontsulta, OPEak, DGT…)

– Herritarren kutxazainaren bitartez: egun, kutxazain honen bitartez egindako kudeaketak, tramite guztien %31 dira. Kutxazainean egindako zerbitzurik aipagarrienen artean errolda-agirien eskakizunak daude, bulegoan eskatutakoak bikoizten dituztenak alegia.

o Errolda agiriak: 17.252 (banakakoak, familiarrak, historikoak…)

o Bestelakoak: 1.392 (Agirien ordainketak, ibilgailuen ziurtagiriak,ordainketak eguneratuak izatearen ziurtagiriak eta sarrera erregistroak). Administrazioa herritarrei hurbiltzeko eta era guztietako izapideak errazten jarraitzeko, Durangoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak 2017ko urtarriletik ordutegi etengabea du astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara. Langile kopurua ere handitu egin zen, langile 1etik 3ra pasatuz.

Herritarrentzako gestioetarako kutxazaina urtean 365 egunetan dago erabilgarri, 8:00etatik 22:00etara. Itxarote-denborari dagokionez, 2018an, bataz beste 2 minutu eta 40 segundukoa izan da eta durangar bakoitzaren arretari eskainitako bataz besteko denbora 15 minutukoa. Martxoan abiaraziko da erreklamazioak eta iradokizunak arinago kudeatzeko sistema berria eta hemendik gutxira udal egoitza elektronikoa aterako da.

Datorren martxotik aurrera, Udalak kexa eta iradokizunen sistema berria abiaraziko du. Iradokizun eta kexen prozeduren barne-berrantolakuntzari ekin zaio, gaika sailkatuz, arduradunak ezarriz eta kexetarako bide desberdinak batzeko eta azkartasun handiagoz bideratu ahal izateko kexen banaketa hobetzeko programa berri bat instalatuz.

Halaber, udal durangarrak barne mailan lantzen ari den eta ia erabat egokiturik dagoen egoitza elektronikoa aterako du hemendik gutxira, ziurtagiri digital batekin herritarrek udal izapideak on-line egin, bere espedienteen egoera kontsultatu, kopiak eta ordainketa-gutunak eskuratu eta jakinarazpen elektronikoak jaso ahal izateko.

Ia 800 kontsulta kudeatu dira WhatsApp bidez 2018an ·  Gogoratu beharra dago ere, 2017ko apirilean, Durangoko Udalak arretarako komunikazio erreminta berria jarri zuela martxan, WhatsApp zerbitzua hain zuzen ere. Zerbitzu osagarri honek dei telefoniko kopurua gutxitzea lortu du, horrenbestez, bestelako gestioen itxaronaldi-denborak ere asko murriztu dira.

Hala, 2018an zehar, guztira 782 mezu erregistratu dira. Erreminta berri hau erabiltzen duten durangar gehienek, batez ere, argibide-eskaerak, kexak eta iradokizunak (argazki, bideo eta geolokalizazioekin ilustratzen dituztelarik ere) bidaltzeko egiten dute. Halaber, behin gestioak erregistratuta eta konponduta, erabiltzaileei emaitzen berri ematen zaie erreminta beraren bitartez.

Zerbitzu hau 620 86 83 50 telefono zenbakian, eskaintzen da astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara. Durangoko Udalak herritarrei administraritza hurbiltzeko eta edozein tramite moten kudeaketa errazteko lanean jarraituko du. Hala, Durangoko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzua hurrengo aspektu hauetan zentratuko da:

– Lanetik edo etxetik tramiteak burutzeko, telematikaren bitartez egin ahal diren tramiteen kopurua handitu.

– Gainerako administrazioekiko elkarlana hobetzea, hau da, beste edozein administraziok herritarrari eskatutakoa, Durangoko HAZko datu baseetan kontsultatu ahal izatea eta alderantziz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu