Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:59 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

‘Neandherthal’, Arriola Kultur Aretoan

David Ventoren konpainia Elorriora helduko da ostiralean. Lanak ‘Neanderthal’ dauka izena eta 20:30etan hasiko da Arriola Kultur Aretoan.

vento

Neanderthal dantza, zirku eta musika zuzenean nahasten duen ikuskizuna da, hitza erabili gabe gizakiaren historia kontatuko diguna. Ohiko galderak, nor gara, nondik gatoz, nora goaz hobeto ulertzeko eta bide batez, jatorrizko gizakiaren eta egungoaren arteko esentzia sentiarazteko.

Gorputza mugimenduan da Neanderthal. Ikuskizuna osatzen duten hiru dantzariak jatorri ezberdinetik datoz eta dantza adiera ezberdinak menperatzen dute. Euren kurriculumari Silbeirus de Ura musika eta Logela multimediaren lan audiobisualak gehitu behar zaizkio.

Ikuskizun berritzailea, arina, bizia, potentea, intenporala. Gehiago?

Zuzendaritza: David Vento.

Dantzariak: Francisco Lorenzo (Nacho Duatorekin Compania Nacional de Danza, lehen dantzaria); Graciel Stenio (Break Dancen Nazioarteko txapelduna) eta, David Vento (Cirque de Soleil, Teatro Real, …)

Musika: Siberius de Ura.

Bideomaping: Imanol Garaizabal.

Iraupena: 55´.

Sarrerra: 10€ / Bazkideak: 7 €.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu