Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:45 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Ia 20 ekintza Durangon Karnabalak ospatzeko

Beste urte batez, Durangoko Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu Karnabalak direla eta. Jai egitaraua Eguen Zurian, otsailaren 28an hasiko da jada tradizionalak diren Eguen Zuriko Koplekin eta Musika Eskolako ikasleen kontzertuarekin eta martxoaren 5era arte luzatuko da. Guztira, 4 jai egun, zeinetan hogei ekintza baino gehiago gauzatuko diren.

SURRANDIAK 2

Surrandiak. PHOTO. Txelu Angoitia.

Aurtengo programak, gainera, berritasun ugariz beterik dator. Alde batetik, iazko arrakasta ikusita, Landakoko Haur Parkea 3 egunetan zehar gauzatuko da lehenengo aldiz: larunbata, igandea eta asteartea. Azkeneko egun honetan, gainera, Haur Parkea eta Txiki Park-arekin batera Mozorro Photocall bat instalatuko da, zeinetan parte-hartzea saritzeko asmoz opari-baleak zozketatuko diren.

Larunbaterako, Durangoko Udalak Urolatarrak fanfarriak animatutako kalejira bat antolatu du 12:30ean eta berritasun gisa Kriskitin Dantza taldeak txokolatada bere jardunaren ostean Andra Mariako elizpean ospatzea aurreikusten du.

Aurten gazte durangarrek inoiz baino aukera gehiago izango dituzte Inauteriez gozatzeko. Izan ere, Udalak ekintza berriak gehitu ditu ohiko egitarauan, besteak beste, igandean Plateruena Kafe Antzokian ospatuko den Gazte diskoteka bat DJ Leg-Oh-ren (Iñigo Morentin) eskutik eta asteartean makillaje artistikoa eta eba gomazko maskarak egiteko tailerrak Andra Marian.

SAN AGUSTIN · Azkenik, nagusienek ere ekintza berria izango dute igandean, martxoak 3 San Agustin Kultur Gunean: “EGO. Dikothomia Cía” konpainiaren antzerki eta malabare ikuskizuna, alegia. Aipatzekoa da ere, ohiko dantza jardunaldiaren ordez, aurten, mariatxien ekitaldi bat antolatu dela “Los Gavilanes” taldearekin. Kontzertua Andra Mariako elizpean, egingo da 18:00etatik aurrera.

Lau jai egun hauetan zehar jada tradizionalak diren ekitaldiak ere ez dira faltako, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: surrandi goiztiarrak trikitilariekin, kalejira Kriskitin Dantza taldea, Jaizale Txistulari Elkartea eta Tabira Musika Bandarekin, Danny Meip, Gorka Pérez eta Gato DJ-en jardunak, mozorro lehiaketak, Txu-txu trena eta gazte diskofesta Oihan Vegarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu