Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:37 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

‘7ak bat’ antzerkia taularatuko du ATX Teatroak, ostiralean Zornotza Aretoan

‘7ak bat’ antzerkia taularatuko du ATX Teatroak, ostiralean Zornotza Aretoan. Lana 20:15etan hasiko da Amorebieta-Etxanon.

ATX


Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa….

Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da.


7akbat089_txikia_HORIZONTALA

ATX Teatroa
Ideia, eszenografia eta zuzendaritza: ATX Teatroa.
Antzezleak: Aioara Sedano; Miriam K. Marchante; Estibaliz Villa.
Soinu espazioa eta musika: Zarzaparrilla.

Iraupena: 70´.
Prezioa: 8 euro.

Erosi sarrerak

ATX Teatroa

ATX Teatroa 2010ean sortu zan, Bilbon, Iñaki Ziarrustaren eskutik.

Gure ikuskizunei jagokenez, hauexek dira ATX Teatroaren zutaberik nagusienak:

  • Distopia edo kakotopia
  • Antiestetikea
  • Euskal Herriko tradizino eta antropologian ikertzea

Baina ATX Teatroa antzerki konpainia baino gehiago da. Kale- zein areto-ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainiei:

  • ATX Aholkularitzea: Aholkularitza Tekniko-artistikoa
  • ATX Eszenografiak: Eszenografia eta attrezzo tailerra
  • ATX Ikastaroak: Ikastaro monografiko trinkoak (profesional eta amateurrentzat)
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu