Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:58 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanok bizikletak garbitzeko gune bat martxan jarri du gaur

Amorebieta-Etxanoko Udalak herrian dagoen bizikletak garbitzeko lehenengo gunea martxan jarri du. Gune hau Gure Kirolakeko pilotalekuaren alboan dago.

limpiaBicis

Luciano Martinez eta Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanon.

Zerbitzua gaurtik aurrera zabalik egongo da eta oso erabilgarria izango da mendian bizikletan ibili ondoren euren bizikleta garbitu nahi dutenentzat.

Instalazioa erabili nahi dutenek, Ametxeko txartela erabili beharko dute. Ez daukatenek, www.ametx.eus webgunean eskatu dezakete edo aurrez aurre, Larrea kiroldegian edo Zelaieta Zentroan. Lehendik edozertarako Ametx txartela erabiltzen dutenek, zerbitzu honetarako aktibatzeko eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan edo Larrea kiroldegian, edo kirolak@ametx.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Inbertsioa · Bizikletak garbitzeko gunea astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Zerbitzu berri hau martxan jarrita, Amorebieta-Etxanoko Udalak erantzun egiten dio zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako eskari bati. Herritarrek bizikletak modu ordenatu eta kontrolatuan garbitzeko leku baten beharrizana aipatzen zuten aurrekontu parte-hartzaileetan. Instalazio hau jartzeko egin den inbertsioa 25.000 eurokoa izan da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu