Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:32 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Euskal Kostaldeko Museoek 100 ekintzetik gora prestatu dituzte zuretzako

Euskal Kostaldeko Museoen sareak ekintza eta aktibitate egitarau zabal bat prestatu dituzte Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea ospatzeko.

museoen-programa-museos-2019-1

Publiko guztientzat zuzenduta dauden 60 aktibitate baino gehiago prestatu dira martxoko hilabetean burutzeko: Tailerrak familientzat, gazte jokuak, bisita gidatu bereziak, dohaineko sarrerak, dastaketak, barku txangoak, zuzeneko espektakuluak, etb.

Ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumuaren sailaren babesa dauka eta Euskadiko ondare kultural eta naturala indartzeko eta sustatzeko helburua du, baita Euskal Kostaldeko gune eta eskaintza kulturala aurkeztekoa ere. Horretarako, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden erakundeek, publiko ireki batetzako eta era askotariko, 60 planetik gorako programa bat aurreikusi dute. Ekimen hauek egun eta ordutegi ezberdinetan egon daitezkeenez, guztira 100 aukera edo ekintza egongo lirateke gutxi gora-behera. Jarduera gehienak doakoak izango dira, eta ez direnak, prezio murriztuak izango dituzte.

Formatu eta eduki ezberdinetako ekintzak egongo dira, museo bakoitzak duen gaia bezalaxe, hala ere, gehiengoek amankomunean izango dute eskaintzen berezitasun eta esklusibotasuna besteak beste, plan aukera hauek ezin bait direlako urtean zehar gozatu. Plazak aldez aurretik erreserbatzeko gomendioa ematen da mugatuak direlako.

Albiste berri bezala aurten argazki lehiaketa bat aurkeztu dute Instagram-eko sare sozialean. Nekatur-en kolaborazioari esker –  Nekazalturismoa Elkartea,Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeak, hortaz irabazleak bere establezimenduetako batean asteburu bat pasatzeko aukera izango du. Lehiaketaren araudia hurrengo egunetan aurkeztuko da.

Ekintza hauek direla medio, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak eskaintza turistikoa eratzeko prozesuan  jarraitzen du baita kostako eskaintza kulturala indartzen eta hedatzen ere, esfortzu berezia jarriaz itsas ondarean.

Sareko kide diren zentru guztien programa zein lehiaketaren oinarriak web gunean ikus daiteke: http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/programa-actividades/

Euskal Kostako Museoen Sarea · Proiektu hau 2012.en urtean jaio zen Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) ekipamendu ezberdinen lankidetza baten ondorioz eta Euskal Kostako Turismoaren Plan Orokorrean agertzen da, Basquetour-en (Turismoaren Euskal Agentzia)  bitartez bultzatua eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien sostengupean. Gaur egun, Sarea 43 museok, foru baliabide, udal baliabide eta baliabide pribatuek osatzen dute.

Gainera Sareak Euskadiko ondare eskaintza kultural eta natural batez gozatzeko gida bat eskaintzen du baita dituen abantaila, opari eta ekintza berezietaz gozatzeko aukera ere. Gida hau, doakoa da eta Sareak batzen dituen zentroetako edozeinetan eskuratu eta aktibatu daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu