Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:16 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzillako ikasleek hainbat sari lortu dituzte Andaingo Piano Jaialdian

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko zortzi piano ikaslek sari bana jaso dute aurtengo Andoaingo Piano Jaialdian. Jaialdi hau Andoaingo Udalak eta «Deiadar» Piano Jaialdia elkarteak antolatzen dute duela 14 urtetik. Ikuskizun honek prestigio handia du Euskal Herriko piano jotzaileen artean. Zentzu horretan, adierazgarria da aurten Eukal Herri guztitik etorritako 700 bat ikaslek parte hartu dutela.

????????????????????????????????????

Jaialdia hiru mailatan antolatuta dago pianistaren adinaren arabera. Hiru sari ematen dira erakutsitako trebetasunarengatik: urrea, zilarra eta brontzea. Hau baloratzeko, adituz osatutako epaimahai batek parte hartzaile guztiak entzuten ditu asteburuan zehar.

Jaialdia 18 urtetik beherako ikasleei zuzenduta dago. Beraientzat aukera paregabea da beste lekuetako piano-jole gazteak ezagutzeko eta, publikoaren aurrean bakarkaegindako lana erakusteko.

LEHENENGO ALDIZ · Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko ikasleak lehengo aldiz aurkeztu dira jaialdi honetara, eta azpimarratu behar da lortutako emaitzak guztiz onak izan direla. Saridunak 11 eta 13 urte bitarrteko ikasleak dira eta urrea, zilarra eta brontzea irabazidute. Hauek guztiak Ines Parbole eta Maria Azurmendi irakasleen ikasleak dira: Oier Callejo, Eukene Cayado, Jone Berrizbeitia, Jare Fernandez, Lorea Madarieta, Ane
Martinez, Lide Salaberria eta Eider Urigoitia

Jaialdia otsailaren 16 eta 17an ospatu zen Andoingo Bastero Kulturgunea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu