Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:04 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Baserritar baten zangoen irudiak irabazi du Abadiñoko San Blasetako argazki lehiaketa

Soraluzeko Carlos de Cos argazkilariak irabazi du  aurtengo San Blasetako argazki lehiaketa «Hankak» izeneko argazkiarekin, non ikusten diren baserritar baten zangoak bere abereen zangoen alboan eta hondo ilun baten kontra.

1.sariaCarlos de Cos2019

ARGAZKIA · Carlos de Cos

Jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez, 25 lagun aurkeztu dira aurten San Blasetako argazki lehiaketara eta aurkeztutako argazkiek, zeinetan islatzen den San Blas Azokako irudi, kolore eta ohitura abarestasuna, «maila handia» izan dute.

Carlos de Cosek bigarren saria irabazi zuen iaz, eta aurten 400 euroko saria eramango du. Pedro San Román abadiñarrak irabazi du bigarren saria eta berarekin doazen 250 euroak, «Euria, erroskilak, kordoiak San Blasetan» izeneko argazkiarekin. Bestalde, epaileek  150 euroko akzesita eman diote Oinatz Arietaraunabeña abadiñarrari, «San Blas opila» argazkiarengatik.

Pate hartu duten 25 argazkilarietatik 19 Durangaldekoak dira eta enparauak Euskal Herriko beste herri batzuetakoak. Aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat egingo da Errota Kultur Etxean martxoaren 1etik 15era bitartean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu