Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
1:28 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

‘Lua Kastore’ ikuskizuna gaur Elorrioko Arriolan

Ma Kolektiboak ‘Lua Kastore’ lana taularatuko du gaur Elorrioko Arriola Kultur Aretoan. Obra arratsaldeko zazpi terdietan hasiko da. 

Ma Kolektiboa Eneritz Zeberio, Oihane Enbeita eta Andoni Gartziak osatzen dute. Hiru kide eta hiru arte eremu: Dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Aurretik zenbait kolaborazio puntual eginak zituzten eta 2017an talde lengoaia kode propio baten bilaketari ekin zioten. Elkarren lan moldearekiko interesa eta kimika gurutzatzen diren puntuan erditu zen MA; banakako esentzia eta hirukoa uztartzen dituen lekua eta unea.Talde dinamika baino, talde dinamikoa da Ma. Kolektibo moduan aurkezten duten lehen lana da Lua Kastore.

Lua-kastore-1

“Ma” kontzeptu japoniarra da, energiaz beteriko tartea adierazten du, espazio konzientea, arnasketa bat. Musika notatik notara doan isilune betea. Gure hizkuntzak ez du hitzik “Ma” kontzeptua bere osotasunean adierazten duenik.

“Barrua hutsik dagoela sentitzen dudanean
okupatu egiten dut.
Desalojatu egiten naute batzutan,
eta berriro okupatzen saiatzen naiz.
Gaur ordea ez naiz kabitzen,
ez naiz nire baitan kabitzen.
Olagarro bihurtu naiz.
Bihotza hirukoiztu zait eta olagarro bihurtu naiz.”

Sorrerako ideia: MA kolektiboa
Zuzendaritza: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
Dramaturgia: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
Testua: Oihane Enbeita
Koreografia: Eneritz Zeberio
Antzezle / Dantzariak: Oihane Enbeita, Aintzane Revuelta, Aiala Echegaray, Elai Sarasola, Helena Wilhelmsson
Proiekzioak: Andoni Gartzia
Soinu espazioa: Rafa Rueda
Argiztapena: Gabo Punzo
Eszenografia: Sergi Cerdan
Jantziak: Nahia Salaberria

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu