Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:06 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Bartolome Ertzillako Zeharka Flute taldeak bigarren postua lortu du Euskal Herriko taldeen lehiaketan

Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako Zeharka Flute zeharkako txirula taldeak bigarren postua lortu zuen otsailaren 15ean Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorio Profesionalean ospatutako Euskal Herriko Txirula Taldeen Lehiaketan.

????????????????????????????????????

Zeharka Flute.

Irene Goiri, Jon Molina, Javier Rabanera, Bego Garibi eta Garazi Garcia, Aitziber Elizaran (biolontxeloa) eta Alaia Cruz (pianoa) ikasleek osaturiko taldea Euskal Herriko beste kontserbatorio profesionalekin lehiatu zen. Azkenean Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko taldeak eraman zuen lehenengo saria.

Lehiaketa bi obra jotzean (gehienez 15 minutuz) datza eta epaimahaia Euskal Herriko Txirula-jotzaile famatuek osatzen dute. Bi urtez behin ospatzen den eta Euskal Herriko Txirula-jotzaileen II. Topaketaren barruan antolatuta dagoen ekimen honek Euskal Herria osoko 140 ikasle eta irakasle elkartu zituen. Aipatutako topaketaren bigarren aldia izan da aurtengoa eta Bilboko Kontserbatorioak antolatu du. Lehiaketa kontzertu jendetsu batekin amaitu zen, zeinetan 120 txirula-jotzaile inguruk eta hainbat musika eskolatatik joandako ikasle eta irakasleek parte hartu zuten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu