Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:13 am,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Gernikako Bakearen Museoak ‘Memoritour Gernika’ proiektu berriari hasiera eman dio

Orain dela aste batzuk, Gernikako Bakearen Museoak, bere lau pareretatik harandi, Gernikako bonbardaketa eta Gerra Zibilari buruzko zabalkunde kanpainaren barruan, MEMORITOUR GERNIKA proiektu berriari hasiera eman zion.

MEMORI TOUR GERNIKA1

2018an ospatu zituen Euskadin zehar zeuden memoria lekuen bisiten arrakasta ikusita, , Gernikan zehar egiten diren 4 ibilbide gidatu eskaintzen ditu:

– Babesleku antiaereoak (martxoaren 1etik aurrera)

– Monumentuak eta Memoriaren (apirilaren 6tik aurrera)

– Berreraikuntza (maiatzaren 21etik aurrera)

– Picasso eta “Guernica”- (uztailaren 9tik aurrera)

MEMORI TOUR GERNIKA2

Ibilbide guzti hauek 4 hizkuntzatan eskeiniko dira (euskaraz, gasteleraz, ingelesez eta frantsesez) eta ordubeteko iraupena izango dute. Ibilbideen ordutegiak honako hauek izango dira: 10.15, 11.30 eta 12.45 taldeentzako (8-50 pax) zita aurretiaz eskaturik (museoa@gernika-lumo.net -en eta honako telefonoan 946270213).

Honako data eta orduetan, zita aurretiaz eskatu barik, norbanako bisitarientzako ibilbideak (museoaren bisita librearekin konbinatuta) eskeiniko dira:

Apirilak: 6 eta 13 12.45ean

Aste Santuan: Apirilak 18, 19, 20, 23, 24 eta 25ean 11.30 eta 12.45 etan

Maiatzak: 4, 11, 12, 18 12.45etan

Ekainak: 1, 8 12.45etan

Udan (Uztailaren 2tik irailaren 14ra): Asteartetik ostiralera 11.30 eta 12.45etan

Aste Santuari begira, museoak bere ordutegi zabala (asteartetik igandera 10.00etatik 19.00etara) mantentzen du ekintza eta nobedade ugari eskainiaz .

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu