Amorebieta-Etxanok Zubipunteko umeentzako jolas gunea handitu du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubipunte auzoko jolas gunea handitu du. Horretarako kirol kantxa bat egin du, ondoko kirolak egiteko aukera ematen duena: futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, badmintona eta tenisa.

Zubipunte

ARGAZKIA · AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

Eguraldi txarrari aurre egiteko gai diren kalitate handiko material birziklatuekin eraiki da pista. 12 metroko zabalera du eta 24 metroko luzera eta belar artifiziala izango du.

Proiektu honen aurrekontua 55.000 eurokoa izan da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.