Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:37 am,
temperature icon 11°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Manex Iturrieta durangarrak Euskal Herriko XIV txistulari gazteen txapelketa irabazi du

Pasa den martxoaren 30ean,  Euskal Herriko XIV Txistulari Gazteen txapelketa ospatu zen Hernanin.  Txapelketa hiru kategoriatan banatzen den: txikiak 9 urtetik 12ra bitartekoak. Gazteak 13 urtetik 16ra eta taldeak, hauek ere 16 urtetara arte.

????????????????????????????????????

Manex Iturrieta.

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatoriotik 5 ikasle joan ziren, bi txikitan (Manex Iturrieta eta Irati Axkoeta), hiru gazteetan (Mikel Carrillo, Mikel González eta Amaia Sanz) eta talde bat, gazteetan jo zutenak Haritz Gonzalezen laguntzarekin perkusio lanetan.

LAN BIKAINA · Guztiek lan bikaina egin zuten, ikuslegoaren txaloak eta zorionak jasoz, eta Manex Iturrietak txikien kategorian txapela lortu zuen. Lehen postua, Euskal Herriko txapelduna alegia.

Azpimarratzekoa da Durangoko Musika EskolaK 10 urte daramatzala parte hartzen eta zortzitan lehen sariak atera ditu maila ezberdinetan, eta hirutan bigarren eta hirugarren sariak, Durangon dagoen txistulari maila handia dela erakutsiz.

Urtero lortzen diren emaitza paregabeak ikusita, txistu ikasleak datorren urtean ere bueltatzeko asmoa adierazi dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu