Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:36 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Ekintza ugari antolatu dira Durangaldean 21. Korrikari Ongietorria emateko

Izaskun Ellakuriaga

Apirilaren 13an, Ermutik emango diogu Ongietorria Korrikari eskualdean. Arratsaldeko 15:29 minutuan dago iragarpena eginda. Hala ere, aurreko ordu eta egunetan asko dira Durangaldean egingo diren kultur ekintzak. Korrika Txikiak, esaterako, ostiralean egingo dituzte ia herri guztietan.

KOrrika IBAN GORRITI

Korrika. ARGAZKIA. I. Gorriti

Ekitaldi nabarmenen artean, gaur esaterako, Ermuko Lobiano kultur etxean Go!azen-ekoekin solasaldi musikatua izango da. Berrizko kultur etxean, berriz, Miren Amurizaren lehen nobelaren (Basa) aurkezpena egingo da.

Bihar, bestetik, beste bi kultur ekintza antolatu dira Durangaldean arratsaldeko 19:00etarako. Durangoko Plateruena kafe antzokian Bertso Korrika antolatu dute. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Manu Goiogana, Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga. Gai-jartzen, Leire Vargas. Amorebieta-Etxanon, Zelaietako kontzertu gelan, bestetik, Huts Teatro taldearen eskutik “Hozkailua” antzezlana ikusteko aukera egongo da.

Eta larunbaterako, musika, herri-bazkari eta afariak, eta kale animazioa izango dira nagusi. Helburua euskararen aldeko lasterketari jai giroan ongietorria ematea eta herritarrekin jai giroan ospatzea da. Horregaitik, gehienetan, herriko elkarteek elkarlanean prestatu dituzte ekintzak.

Herriz herriko egitarauak kontsultatzeko, Durangaldeko AEK-ren Facebook orria da aukera bat: https://www.facebook.com/durangaldekoaek.aek.9

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu